Nire lagunak, euren seme-alabak

katixa 1456150281693 G&A (Gauez eta Azpikeriaz) | 2005-11-23 08:59
5

Orain konturatzen naiz zenbat gustatzen zaidan nire lagunetaz idaztea. Beti eskura dudan gaia da: Alemanian dudan Garazi , Parisen bizi den Iñaki , Manilako Maidertxo , nire ezkontzafobiaren zuria zen Oihana eta beste hainbeste, era zuzen edo ez zuzenean hemendik pasatu direnak. Urrun ditudalako izango da, nire etxe honetara gonbidatuz (indarrez sartuz) gertuago sentitzeko.

Bada, gaur beste lagun bat aipatu nahi dut. Ingalaterran ezagutua, gaurko hau. Txekian jaio eta kapitalismoaren besapean, Frantzian, hazitako Barbara. Hogei urte zuenean ezagutu nuen, eta orduan ere umeetaz baino ez zuen hitz egiten. Txekiara, bere jaioterrira jotzen zuen bakoitzean, umeentzako ipuinak erosten zituela kontatu zigun, bere umeek txekieraz ikas zezaten. Bere hogeita batgarren urtebetetzean adur-zapi bat oparitu genion, eta emozioak jota, negarrez hasi zen.

Nire amatasun grinaren errua beregan dago, ziur nago. Elkarrekin igarotako azken aldia (pasa den udan Gasteiza etorri zen) goizeko hirurak arte egon ginen hizketan, beste gauza batzuen artean, gure umeen izenetaz. Izen txekiarrak proposatu zizkidan berak. Izen euskaldun eta espainoletaz galdetu ere bai.

Barbararen ametsa betetzear dago. “Oparitu zenidaten adur-zapia uste baino lehenago erabiltzeko aukera izango dut!!!” izan da bere azken mezua. Haurdun dago. Eta pozez gainezka. Ni baino urtebete gazteago da eta aurreratu zait. Inbidia apur bat sentitzen dudala aitortu behar dut. Baina beti izan naiz pertsona praktikoa eta horrek esan nahi du umerik ez dela egongo bolada luzexka batean.

Momentuz jarraitzen dut Barbarari umeen izenak proposatuz. Baina liburu-denda batean sartzen naizenean, zergatik joaten zait arreta umeen liburuetara?

Pascal aitatxoa, Barbara amatxoa eta ni, inbidiak desenfokatuta.

markos zapiain

markos zapiain 2005-11-23 06:58 #1

katixa, ez du zerikusirik zure mezuarekin, baina baezpada ere Londreseko hitzaldia 20:00tan izango da Calcutta House-n, London Metropolitan University, Old Church Street kalean >
ondo-ondoan dago Aldgate metro geltokia, non martxoan bonba batek eztanda egin baitzuen >
hitzaldian ez gara urduri jarrriko, ez gara bonbaz oroituko eta gainera estatistikoki oso zaila da beste bonba bat justu aurrekoaren toki berean zapartatu dadin >
ia-ia ezagutu zintudan Unai Elorriagaren bazkarian, laxtima

gazita

gazita 2005-11-23 20:03 #2

Zu bai lagun ona, Katixa maitia. Zorionak haiei nire partez! >
Ganz viele Küsse

Anonymous

Anonymous 2005-11-25 21:46 #3

Umeen liburuak erakargarrienak izaten dira, leunenak, orrialde zabalekoak, koloretsuak, distiratsuak, ilustrazio zoragarriz beteak. Ausartenak. >
agian horregatik :)

2006-01-27 14:59 #4

Zeintzuk dira ba izen txekiar polit horiek? Maiatzean "munstrotxo" bat munduratuko dogu Maider eta biok eta izenak pentsetan gabilz. Momentuz, ideia gitxi: neska bada Mari Tormento edo Txamantxoia pentsau dogu, mutila bada Tormento Mari edo Petretxema. >Help!Zeintzuk dira ba izen txekiar polit horiek? Maiatzean "munstrotxo" bat munduratuko dogu Maider eta biok eta izenak pentsetan gabilz. Momentuz, ideia gitxi: neska bada Mari Tormento edo Txamantxoia pentsau dogu, mutila bada Tormento Mari edo Petretxema. >Help!

2006-01-27 14:59 #5

Zorionak benetan, Patxi. >Orain buruz ez ditut ondo gogoratzen, let me think... Miroslav, Petr, Milan, Jaroslav... horrelakoak gogoratzen ditut. Gero beraien forma motza dute eta politago gelditzen dira, baina horretarako berriro galdetu beharko diot Barbarari.
>musu batZorionak benetan, Patxi. >Orain buruz ez ditut ondo gogoratzen, let me think... Miroslav, Petr, Milan, Jaroslav... horrelakoak gogoratzen ditut. Gero beraien forma motza dute eta politago gelditzen dira, baina horretarako berriro galdetu beharko diot Barbarari.
>musu bat

Utzi iruzkina: