Celebrities

katixa 1456150281693 G&A (Gauez eta Azpikeriaz) | 2006-05-02 10:10
6

Jendeak galdetzen dit: eta? famaturik ikusi al duzu New Yorken? aktorerik? zinemagilerik? Paul Auster bera?

Eta nik baietz, noski, famatu bat begiztatu nuela Sohotik paseoan. Abeslari bat. Pena ez niola argazkirik atera. Baina gutxi gorabehera horrelako itxura zuen:

Gero enteratu naiz Bernardo Atxaga ere inguru horietan zebilela. Eskerrak ez nuela kaletik topatu. Gehiegizkoa izango litzateke.

Horretaz aparte argazki mordoa egin dut, hara itzultzeko gogo pila metatu eta jet-lag ankerra pairatu (esaten dute haren efektuek 24-48 orduz irauten dutela, baina nik astebete daramat bururik altxatu gabe). Brooklyngo zubiak harrapatzen zaituenean ez da hain erraza ihes egitea. Ruper ados egongo da nirekin.i

Patxi

Patxi 2006-05-02 14:58 #1

Siesta gabe, edozein ekintza kriminalerako gai. Eta astebeteko Jet-lagaz...

Seguru ote gaude?

Eskatu al zizun autograforik Ruperrek?

patxi lurra

patxi lurra 2006-05-02 20:17 #2

Ba neuk, egunotan, Arrasaten ezagutu egin dot "Brooklyn follies" liburuaren itzultzailea, Oskar Arana jauna, hain zuzen be. Celebrities-etaz ari garela...

Ondo etorri!

iturri

iturri 2006-05-02 21:15 #3

Kaixo Katixa:

1991an, karrera amaiera ospatzeko bidaia egin genuen zenbait ikaskidek. Parisera joan ginen eta handik Holandara. Parisen norekin egin topo eta hemen, aurrez aurrez, inoiz ikusi gabea nuen Xabier Arzalluz!!! 14 bat ordu egin genituen hiriburuan eta 2 aldiz ikusi genuen.

Devórame (DVren ostiraletako gehigarria) baten azalean Lou Reed-en
argazki bat atera zuten duela zenbait urte. Kontatzen zutenez norbaitek
argazki bat atera zuen New York-en eta etxera iristerakoan konturatu
omen zen Lou pasa zela, klik egiterakoan, kameraren aurretik.

Enpin... pasako zaizu jet-lag madarikatua.

Magabila

Magabila 2006-05-03 12:27 #4

Argazkia oso elegantea...

normala da, oraindik aterrizatu gabe egotea... ez da posible, ezin liteke, Ruper NYCn...

Kronika gehiago behar ditugu asebetetzeko

Magabila

Magabila 2006-05-03 12:27 #5

HITZ MAMITUAK (INPROBISAZIOA) Metropolitan...-en

satortzulo

satortzulo 2006-05-03 13:34 #6

apa katixa!

eta zer egin behar da halakoetan, bere atzetik joan eta kaso egin, apa
ruper ni ere euskalduna naiz, edo ze? zu ere oporretan?, edo zer?
hurrengo diskorako inspirazio bila? edo bestaldera begiratu eta aurrera

Utzi iruzkina: