Kategoria: new_york
New York City Libraryko irakurgela nagusia (Rose Main Reading Room).Liburuak jasotzeko, txanda gorde behar.Merezi du liburutegiaren funts digitalizatuetan kirik egitea.Eskerrik asko Arrate eta Itziarri argazkiengatik.
Kirmen Uriberekin berrabiaraziko dugu Irakurlearen Tartea
Oporraldi luuuuuze baten ostean, datorren ostegunean, hilaren 18an, martxan jarriko dugu atzera berriz Mahatserriko Irakurlearen Tartea.Kirmen Uribe izango dugu gonbidatu. Bilbao-New York-Bilbao bere lehenengo nobelaz berarekin hitz egin nahi baduzu, badakizu non egongo garen. Eta ez badakizu, segituan argituko dizut.Santutxuko AEKn (Arbidea 21, Txurdinaga)Abenduak 18, ostegunarekin, arratsaldeko 20:00etan.Etortzerik ez baduzu, zure galdera edo iruzkinak utzi ditzakezu komentarioen txokoan.Sautrelan elkarrizketatu dute dagoeneko.Eta Beñat Sarasolak Berrian egindako kritikak polemikarako auk...
Nire lagun bat New Yorken zegoen 2001eko irailaren 11n. Egun bat lehenago heldu zen hirira, turista xume gisa, eta gertakari lazgarri horren testigu mutu bilakatu zen, handik astebetera aireportuak berrireki zituzten arte. Mutu esan dut, ez dakit zergatik (klixeak eramanda, seguru), askotan kontatzen baitu bere abentura, eta oraindik seme-alabarik ez duen arren, bere bilobei ere New Yorkekoa kontatuko diela iruditzen zait. Ez da nolanahiko batailatxoa.Egun horietan gehien inpresionatu zuena zer izan zen ere behin baino gehiagotan kontatu dit. Times Square inguruko taberna eta kafetegi ugari...
Parisen gaude, 1968an. Philippe Petit, hamazortzi urteko kale-artista bat, dentistarenean baino irakurtzen ez diren aldizkari horietako bat ari da begiratzen. Orduan izaten du lehenengoz New Yorken eraikitzen ari diren dorre bikien berri. Orduantxe sortzen zaio obsesioa ere. Bera funanbulista izaki, erronka handiagorik topa dezake? Lorpen gorengorik? Alanbre bat kokatu beharko du dorre batetik bestera, alanbre horrek markatzen duen ibilbidea jarraitu, munduko eraikin altuen horiei erronka botaz. Bai, egin beharko du. Ez dago atzera bueltarik. Hagin-mina ahazten zaio. Bere gogo guztia p...
Jendeak galdetzen dit: eta? famaturik ikusi al duzu New Yorken? aktorerik? zinemagilerik? Paul Auster bera? Eta nik baietz, noski, famatu bat begiztatu nuela Sohotik paseoan. Abeslari bat. Pena ez niola argazkirik atera. Baina gutxi gorabehera horrelako itxura zuen: Gero enteratu naiz Bernardo Atxaga ere inguru horietan zebilela. Eskerrak ez nuela kaletik topatu. Gehiegizkoa izango litzateke. Horretaz aparte argazki mordoa egin dut, hara itzultzeko gogo pila metatu eta jet-lag ankerra pairatu (esaten dute haren efektuek 24-48 orduz irauten dutela, baina nik astebete daramat...
...hau eta beste gertatzen dela. Hara joan beharko egia ala gezurra den ikustera. Bueltan, zuei ere kontatuko dizuet New Yorken...