Zientziologikoki txiza egiten

katixa 1456150281693 G&A (Gauez eta Azpikeriaz) | 2006-09-27 20:49
2

Nik txiza egin nahi nuen. Baina Madrilen nengoen, larunbata zen, gauerdia, eta taberna guztiak lepo zeuden. Nire maskuriak ez zuen ilara horietako batentzako pazientziarik izango.

Eraikin deigarri bat ikusi nuen orduan, barrutik eta kanpotik argiztatuta. Hotela? Erakusketa aretoa? Leihotik begira nengoela, norbait inguratu zitzaidan atzetik, gauez eta azpikeriaz.

-         Pasa, pasa, como en tu casa –esan zidan gizon konkortu batek azentu amerikarraz.

Kasu egin nion eta eraikinean sartu. Erakusketa areto bat zen hura, dudarik gabe. Argazkiak eta bideoak paretetan. Harrera-mahaiko andreari galdetu nion komunik ba ote zuten. Ezer esan gabe altxatu eta besotik heldu zidan. Berari lotuta egin nuen areto bitxi horretan barrena, eskailerak, pasilloak. Azkenean utzi ninduen, Toilet esaten zuen ate baten aurrean.

Krisketa itxi nuen segituan, lasai arindu sabelpeko estutasuna. Baina komunetik irteterakoan susto txiki bat: andereak bertan jarraitzen zuen, nire zain, irribarre zabal batekin.

Ibilbidea desegin genuen berriro besotik helduta (gogaikarria gero), eta erakusketa aretoan utzi ninduen.

-         Por favor –esan zidan, paretako panel eta argazkiak seinalatuz, gonbita eginez.

Tira, esan nion nire buruari, hau da hemengo komuna erabiltzeagatik ordainsaria, eta, azken finean, arte apur batek ez dit kalte handirik egingo.

Hubbard delako bat omen zen artista. Artista bitxia, dudarik gabe. Filosofia, erlijio eta zientzia berri baten asmatzailea. Ez da hil: estralurtarrek eraman omen dute, baina noizbait itzuliko da. Ez hori bakarrik, Hubbard-en arabera estralurtarren zibilizazio masakratu baten izpiritua gure artean bizi da oraindik ere, eta horrek eragiten ditu mundu honetako gaitz eta desgrazia guztiak. Baina Hubbard-ek badu horretarako sendabidea: dianetika izeneko terapia iraultzaile eta garestia.

Bai, lagunok, zientziologiaren elizan sartuta nengoen, konturatu gabe. Eta gizon konkortua, harrerako emakume irribarretsua niri begira zeuden, panelei behar bezalako arreta jartzen nion ala ez jakim nahirik.

Pausu txikiz irteerarantz jo nuen. Bi horiek begira-begira. Kalean, azkenean, eta barrutik, orandik ere, ahots bat:

-         Vuelve cuando quieras…

Korrika hasi nintzen, eta Alcalá kalera ailegatzerakoan bakarrik lasaitu nintzen.

patxi estralurtarra

patxi estralurtarra 2006-09-28 09:30 #1

"Estralurtarren zibilizazio masakratu baten izpiritua gure artean bizi da oraindik ere".

Ez pentsa, ez naz zientziologoa, noski, baina goiko esaldi horregaz apur bat ados nago.

Izpirutu masakratu horrek Aritxulegiko kaputxadun armatuak eta Baskistango baztarretan maniobrak egiten ibili diran kaputxarik gabeko armatu horiek guztiak inbaditu dituelakoan nago.

Estralurtar asko dabil geure inguruan, erne! Ni neu patxilurtarra baino estralurtarra naz batzuetan.

G.Jauntxoa

G.Jauntxoa 2007-10-02 22:22 #2

maskuria guztiak jabetzen dituena?

Izpiritu masakratua!

Utzi iruzkina: