Kategoria: estralurtarrak
Nik txiza egin nahi nuen. Baina Madrilen nengoen, larunbata zen, gauerdia, eta taberna guztiak lepo zeuden. Nire maskuriak ez zuen ilara horietako batentzako pazientziarik izango. Eraikin deigarri bat ikusi nuen orduan, barrutik eta kanpotik argiztatuta. Hotela? Erakusketa aretoa? Leihotik begira nengoela, norbait inguratu zitzaidan atzetik, gauez eta azpikeriaz. - Pasa, pasa, como en tu casa –esan zidan gizon konkortu batek azentu amerikarraz. Kasu egin nion eta eraikinean sartu. Erakusketa areto bat zen hura, dudarik gabe. Argazkiak eta bide...