1984

katixa 1456150281693 G&A (Gauez eta Azpikeriaz) | 2007-01-10 12:01
10

indezent

indezent 2007-01-10 12:19 #1

Zaldieroa! hori bai cracka! Errealitateaz barre egiteko duen erreztasuna ikusita garbi dago mundua dela eroa dagoena. Gertuago etorrita, Euskal Herria

ptx

ptx 2007-01-10 18:06 #2

2007an, XXI. mendean, gerra gerra da. Bakea bake. Askatasuna askatasuna, eta ezjakintasuna zer den ez dakit.

Hitzak hitz. Konpromezuak konpromezu.

Beldurra eragiteko moduko ekintza egin du ETAk. Bai. Eta asumitu egin du. Bere egin.

Martxoaren 24tik zer aldatu da Euskal Herrian?

Non dira hitzak, askatasuna, ezjakintasuna eta beste?

Ostiak beti alde berean ematea bezalakorik ez dago... noiz egingo dugu igeri marearen kontra? Gurearen alde?

Borroka armatua zilegi ez dela jende askok dio. Jende askok pentsatzen du. Baina borroka armatua zilegi egin du gobernuak, ETArekin akordioetan hasi denean. Eta bete ez badituzte, batzuek eta besteek... nori leporatu behar zaizkio?

Kezkak dira, kezkak ditut.... eta Orwelen liburuan ez dut topatzen erantzunik.

katixa

katixa 2007-01-10 18:28 #3

Patxi, nik ere kezkak ditut. Beste askoren artean, kezkatzen nau komunikatuaren kontradikzio izugarriak. Ez dut ezer ulertzen. Su-etena mantentzen duela dio, bonba eta hilketekin jarraitzeko asmoa duela adieraztearekin batera. Gero "asumitu" egingo du eta listo.

"Noiz egingo dugu igeri marearen kontra?" galdetzen duzu. Nik galdetzen dut: noiz egingo du ezker abertzaleak (edo ezker abertzalearen sektore horrek) ETAren kontra? Zergatik uste du ezker abertzalearen sektore horrek ETA beharrezkoa duela, babesa ematen diola, bere interesen alde egiten duela?

Zure iritzia apreziatzen dut.

iban

iban 2007-01-10 20:16 #4

Oso ona, eta tristea, zure mezua, Katixa. Eskerrik asko.

Ez dakit Orwellek erantzun asko ematen dituen, baina bai planteatu zituela galdera asko bere obran zehar: beharrezko galderak. Hots, galdera deserosoak. Orwell erreferente handia da, literarioa eta etikoa.

Félix de Azúak, duela hilabete gutxi, iruzkin interesgarria egin zuen Orwelli buruz; hemen aurki dezakezue:

http://blogs.elboomeran.com/azua/2006/10/por_qu_le_quier.html

jonas

jonas 2007-01-11 00:05 #5

ETAren kontradikzioa ageri-agerikoa da, 30ean jarri zuen praktikan eta atzo izenpetu zuen, baina kartak agerian daude. Ezer ezkutatu ez duten eskuzuriak al dira besteak? Hobe luke bakoitzak bere errua onartzea eta aurrera jotzea. Erraza da betikoari egurra ematea, irabazia ekarriko dien errudun bakarra bilatzea, baina ez dezagun ahaztu askoren epelkeriagatik balitz eta ETAk urte luzeotan eutsitako tentsioagatik ez balitz, urrunago eta aihenatuago geneukakeela gure nortasunaren auzia ere.

patxi lurra

patxi lurra 2007-01-12 09:34 #6

Noiz egingo du ezker abertzaleak (edo ezker abertzalearen sektore horrek) ETAren kontra? Zergatik uste du ezker abertzalearen sektore horrek ETA beharrezkoa duela, babesa ematen diola, bere interesen alde egiten duela?

The answer, my friend, is blowin' in the wind... Antizikloi madarikatu hau ezin dogu ganetik kendu eta, antza, askoren burmuinak berotuegi dagoz.

Orwellenean ez dakit, baina Zulaikaren "ETAren hautsa"n hainbat erantzun egon badagoz.

Urte bero on!

Mayor Oreja, Jaime

Mayor Oreja, Jaime 2007-01-16 18:36 #7

gorago idazten duen katixaren komentarioarekin lotuta

Noiz egingo du ezker abertzaleak (edo ezker abertzalearen sektore horrek) ETAren kontra? Zergatik uste du ezker abertzalearen sektore horrek ETA beharrezkoa duela, babesa ematen diola, bere interesen alde egiten duela?

Nola? Ze sektore? Ezker abertzaleko ze sektorek ikusten du ETA beharrezko (ETA bera ez bada)? Nire ustez, zerbaiten parte dira (zuk esan bezala ezker abertzalekoak) baina hortik haratago ezin daiteke askoz gehiago esan. Zerbaiten kontra ez egoteak ez du esan nahi zerbait horrek babesa ematen dizunik edo zerbait horrek zure interesen alde egiten duenik. Nondik atera duzu hortaz sektore hipotetiko horren usteei buruzko informazioa? Extremadurako (Madril, Burgos, Valentzia...) blogari "popularra" bazina ulertuko nuke agian horrelako manipulazio saiakera txatxua baina Gasteizekoa omen zara. Aukera gutxiago ematen die hemen jendeak horrelako komentarioei.

Nola egingo diozu kontra anaiari, aitari, emazteari, lagunari, eta bere bizia sakrifikatzen duten euskaldun horiei guztiei? Ez da erraza askorentzat. Nor dira txapelokerrak, epaileak, madrilgo politikariak... jendea noren eta zeren kontra egon behar den behartzeko, atxilotzen, hiltzen, erreprimitzen, sakabanatzen, inposatzen, bortxatzen, torturatzen, manipulatzen, lapurtzen ... jarraitzen badute su etenarekin eta su etenik gabe? Eta nor zara zu? Ni Jaime. Urte askotarako.

Lohitzu

Lohitzu 2007-01-18 23:32 #8

Nire galdera da: nork mugitzen du ETAren barnean balntza, indarkeria ondino merezi duela determinatzeko? Nor irteten da beti kaltetua? Ez al dute horrela aurkako alderdiek sinesgarritasuna irabazten?

kakita

kakita 2007-01-22 18:54 #9

"ETAk urte luzeotan eutsitako tentsioagatik ez balitz, urrunago eta aihenatuago geneukakeela gure nortasunaren auzia ere."

Teoria interesgarria. Idatzi ukronia bat, orain oso modan dago. Ziur forratuko zinela. Animo.

aizu

aizu 2007-02-06 23:33 #10

Aizu Mayor Oreja! kritika (eta autokritika) ez dator gaizki noizbait praktikatzea.

Utzi iruzkina: