Emakumea galdezka

katixa 1456150281693 G&A (Gauez eta Azpikeriaz) | 2007-09-21 17:52
5

(Udako kontu bat, uda gaur amaitu dela aprobetxatuz.)

Ean burututako Poesia Egunen barruan, Emakumeak Euskal Literaturan izeneko mahai-inguru batean hartu nuen parte. Bertan, Uxue Apaolazak bere kezka azaldu zuen, bi hitzalditara gonbidatua izan delako bere bizitza osoan, bietan gaia bera izanik: emakumeak eta literatura.

Nire esperientzia bestelakoa zen, eta pixka bat puztu nintzen barrutik, bere eta nire egoerak konparatuz. Izan ere, mahai-inguru hura zen nire lehen eme-ekitaldia. Guztira lau hitzaldi, mahai-inguru edo antzeko aktotan ibilia naiz “idazle” etiketa jarri zidatenetik, eta Eako mahai-inguru hura zen emakumeak eta literatura gai arantzatsua ardaztzat zuen lehenengoa. Uxueren emetasun portzentajea %100ekoa zen bitartean, nirea %25ekoa zen: erosoago egoteko moduko laurden femenino bat.

Orain gauzak alda daitezke, hitzaldi berri baterako gonbita egin didatelako, eta mintzagaia azaldu didanari “emakumeak”, “literatura”, “emakumeek dituzten zailtasunak” eta antzekoak aditu dizkiodalako.

Baiezkoa ematekotan, goiko portzentajea nahikotxo igoko litzateke, %40a ukitu arte.

Gehiegi ote da? Paritate lege bat ezarri beharko nioke neure buruari, hitzaldi-gaiei dagokionez oreka lortzeko xedez? Noiz arte hitz egin dezake emakume batek emakumeei buruz? Noiz has daiteke aldarrikatzen aspertuta dagoela emakume izateaz? Posible da zuzentasun politikoaren muga hori inoiz ez zeharkatzea? Argi dute horrelako hitzaldiak antolatzen dituztenek zer nahi duten entzun? Eta hizlari emeak maila eman dezake, berataz espero den hori publikoaren aurrean bota? Emakume batek ezetz esaten badio halako hitzaldiei, beste hitzaldi motentzako deituko ote diote? Ba al dago “idazle” etiketarekin batera datorren “emakume” etiketa hori kentzerik, noizean behin?

Galdera gehiegi, ikusten duzue. Hausnarketa tarte bat eskatu diot antolatzaileari, erantzun aurretik.

Patxi

Patxi 2007-09-22 11:20 #1

Itxura danez,  zuon emakumeon literaturak bere ezaugarri propioak ditu. Ni ez naiz sekula hain ur sakonetan murgildu, beraz, ez dakit.

Aitzakia guztiak dira onak hala ere, helburua polita bada, beraz, nik ez nuke sekula ezetzik esango, hitzaldiaren amua edozein dala ere. Beste batzuren artean, amu horren kontra hitzegiteko ere erabil nezake eman zaidan aukera.

Emakume izateaz aspertu daiteke bat, gizon izateaz aspertu daitekeen bezela, baina Katixa izateaz aspertzea, mila aldiz zailagoa da, bai behintzat Katixaren inguruan bizi geranontzat.

Txema

Txema 2007-09-24 21:02 #2

kaixo

“Emakumeak”, “literatura”, “emakumeek dituzten zailtasunak” eta antzeko mintzagai dituzten hitzaldietara gobindatzen zaituztenean beti baiezkoa emateko aholkatuko nizuke, oso aukera eta platza ederrak baitira zure idazle banakotasuna aldarrikatzeko generoen gainetik.

Eta bai, noski, zuon emakumeon literaturak bere ezaugarri propioak ditu, gizonezkoenak bezainbeste, baina sailkapenetan hasi ezkero zegartik ez "emakume beltzaranak eta literatura", "hardun emakumeen sentiberatasun literario berezia" ala "neska betokorren begirada literarioa". The show is going on...

Bruno

Bruno 2007-09-24 22:16 #3

Udaren inguruko azpititulu hori ikusita, honakoa otu zait: metereologi konturako zentzu bereziren bat edo ez ote duzun...

Lehenik eta behin, ez -uda oragarri zenuen, adituen arabera azken
hamarkadetako udarik itogarriena izan behar zuenaren lehen egunetan.

Gero, lanerako itzulera petral eta negatiboaren aurrean udaz
disfrutatzen jarraitzeko eskubidea aldarrikatu zenuen, justu udako
egunik onenak, Irailekoak, hasteko zeudenean...

Utzi emetasun kontuak eta landu honako hitzaldia: "nola landu  metereologi iragarpenak kontestu literario batetan"...

G.Jauntxoa

G.Jauntxoa 2007-10-02 23:16 #4

Gizakideen Literarioa basamortu unibertsalean, ba al dira oasirik?

Eta bertako palmerak, izatekotan, emeak ala arrak dira?

Haien freskotasuna da mamitsuena!

Emea

Emea 2007-10-10 01:50 #5

Ba nik, ez joateko esango nizuke. Oreka egiteagatik, eta. Joan dadila gizon bat. Ez?

Utzi iruzkina: