Kategoria: hitzaldiak
Euskaltzaleok: Iruñerrian, Mintzakide programaren egoera ekonomikoa onbideratzeko, abenduan jarri genuen diru bilketa kanpaina aurrera doa. Tantaz tanta helburua betetzeko behar dugunaren herenera iritsi gara baina 12 egun besterik ez dira geratzen zuen ekarpenak jasotzeko eta Crowdfundin kanpaina honen gutxieneko kopurura iristeko, bertan behera geratu ez dadin. Edozein ekarpena, zuen kolaborazioa, aldez aurretik eskertuz, opari ederrekin ere sarituko dugu. Mintzaeguneko bazkari txartelak, Kukuxumusuko diseinu esklusiboko kamisetak eta bestelako sariak prest ditugu...
Ikasturte berria:Izena emateko epea: irailaren 26tik urriaren 21era Harremanak eta informazioa: 948 330 868 • 664 496 509Ribed Parkea 1, behea. Atarrabia • mintzakide@topagunea.comwww.blogak.com/mintzakideAntsoain: Antsoaingo Euskara ZerbitzuaAranguren: Udaleko Euskara ZerbitzuaAtarrabia: Karrikaluze elkarteaBerriobeiti: Udaleko Euskara ZerbitzuaBerriozar: Udaleko Euskara ZerbitzuaBurlata: Zaldualde euskaltegiaIruñea: Karrikiri elkartea etaArturo Campion, Iruñezar etaIrrintzi euskaltegiakTafalla: Udaleko Euskara ZerbitzuaUharte: Zubiarte euskaltegiaZizur Nagusia: Udaleko Euskara ZerbitzuaEs...
Gazte independentisten eskutik jada martxan dira Zumaiako gazte jardunaldi independentistak. Lehengo ostiralean hasi ziren "EHko historia ezagutuz; Nafarroa 1512-2012" hitzaldiarekin. Hitzaldiak parte hartze zabala izan zuen eta aipagarria izan zen gazte ugariz gain beste zenbait herritar ere hurbildu zirela Torreberri gaztetxera. Jardunaldi hauek datozen asteetan jarraipena izango dute, hala nola egitarau hau jarraituz: Otsailak 26 ostirala 19.30etan "Drogak eta gazteria" hitzaldia Otsailak 28 igandea 17.30etan "Amorrua antolatuz, gazte matxinada" bideo emanaldia Martxoak 5 ostirala 19.30e...
Mintzakideren aurkezpen hitzaldiak aurrera doaz, aste honetan hementxe egonen gara programa aurkezten:Urriak 20, astelehena Iruñeko Hizkuntz Eskolan arratsaldeko 18:00etan.Urriak 21, asteartea, Atarrabiako Kultur Etxean 19:30ean.Urriak 23, asteazkena Uharteko Zubiarte euskaltegian, goizeko 11:00etan eta arratsaldeko 19:30ean.Honetaz gain Mintzakide Mendi Taldeak igande honetarako beste txango bat prestatu du, Ireber mendira. Hitzordua goizeko 8:15ean Iruñeko Zezentegietako aparkalekutik. Informazio gehiago Mendi Taldeko blogean.Argazkia: Ibon Mimentza
Aste honetan zehar ondorengo lekuetan egonen dira aurkezpen hitzaldiak:Gaur, urriak 13 Barañaingo Sahats euskaltegian arratsaldeko 20:00etan.Bihar, urriak 14 Iruñeko Hizkuntz Eskolan goizeko 10:00etan.Urriak 15 Berriozarko Musika Eskolan 19:00etan.Urriak 16 Burlatako Kultur Etxean 19:00etan.Izena emateko epea:Urriak 1-Urriak 20Izena emateko tokiak: Antsoain: Euskararen Aldeko Patronatua.Aranguren: Udaleko Euskara Zerbitzua.Atarrabia: Karrikaluze elkartea.Barañain: Sahats euskaltegia.Berriobeiti: Udaleko Euskara Zerbitzua.Berriozar: Udaleko Euskara Zerbitzua....
(Udako kontu bat, uda gaur amaitu dela aprobetxatuz.) Ean burututako Poesia Egunen barruan, Emakumeak Euskal Literaturan izeneko mahai-inguru batean hartu nuen parte. Bertan, Uxue Apaolazak bere kezka azaldu zuen, bi hitzalditara gonbidatua izan delako bere bizitza osoan, bietan gaia bera izanik: emakumeak eta literatura. Nire esperientzia bestelakoa zen, eta pixka bat puztu nintzen barrutik, bere eta nire egoerak konparatuz. Izan ere, mahai-inguru hura zen nire lehen eme-ekitaldia. Guztira lau hitzaldi, mahai-inguru edo antzeko aktotan ibilia naiz “idazle” etiketa jarri zidatenetik, eta ...
Jon Maia. Apaizac Hobeto XVI. eta XVII. mendeetan euskal arrantzaleek Kanadako Ipar Atlantikoko uretan eginiko balearen arrantzaren kronika gure itsas historiaren pasarterik kilikagarrienetako bat da. Hain zuzen ere, historia hori berreskuratu nahian, Apaizac Obeto espedizioa ekainaren 5ean Pasaiatik abiatu eta, sei astetan San Lorentzo ibaian nabigatu ondoren, Ternuako Red Bayko badiara iritsi zen. Espedizioaren xedea Kanadako arkeologoak ikertzen ari diren XVI. mendeko euskal balea eta bakailao arrantzaleen kokalekuetara joatea izan zen. Horrezaz gain, espedizioak euskal baleazal...
Berriak orain ez asko bere estilo-liburua merkaturatu du, tresna baliagarri hori euskal idazle eta irakurle guztientzat eskuragarri eginez. Estilo-liburuaren gora beherak azaltzeko Berriako euskara zuzentzailea, Irene Arrarats, etorri zen Huhezira. Joan den udan Berriak Andoainen duen erredakzioak izan naiz praktiketan, eta horregatik ezaguna nuen eskuliburu hori. Bertan idazteko ezinbesteko tresna da, zuzentasun ortografikoaz gain esaldiak eraikitzeko eta testuak garatzeko laguntza eta erreferente beharrezkoa baita. Beraz, Arraratsek aipatu bezala, “liburu honetan Berria egunkariaren hizke...
"Azaro, liburu aro" jardunaldien baitan, solasaldi interesgarria dugu ostegunean arratseko 20:00etan Deustuko Bidarte Udaltegian. Iratxe Retolaza eta Ibon Egaña, Berriako literatura kritikari gazte eta zorrotzak izango dira "Zerk egiten du interesgarri liburu bat?" galderaren inguruan jardungo dutenak. Hurbildu eta solastu liburu aroan.(Berbaizu elkartearen blogetik hartua)