Seme-alabekin kirolean
“Gure seme-alabekin jolasean eta kirolean” izenburua duen hitzaldia eskainiko du Unai Arrieta psikologoak ekainaren 21ean, asteazkenean, 18:00etatik 20:00etara Kultur Etxeko hitzaldi gelan. Ele bietan izango da. Hizlariak azalduko duenez, kirolaren bidez ondorengoa lortzea da helburua: ohitura osasuntsuak bultzatzea; berdintasunerako bidean aurrera egitea; lehiarik gabeko kirola proposatzea; emozioak ulertzea eta kudeatzea; eta arauak, motrizitatea, askatasuna, aisialdia lantzea, besteak beste.
Batez ere HHko eta LHko gurasoentzat eta Eskola Kiroleko entrenatzaileentzat aproposa izango da.
Ikastolako Guraso Kontseiluak, Herri Eskolako Kalamua Guraso Elkarteak eta Elgoibarko Udaleko Ongizate Sailak gurasoentzako antolatutako formakuntza saioetako bat da, ikasturte honetako azkena.