Hasi dira gurasoentzako formakuntza jardunaldiak
Elgoibarko Udalarekin eta Herri Eskolako Kalamua Guraso Elkartearekin elkarlanean, gurasoentzako formakuntza jardunaldiak antolatu ditu Ikastolako Guraso Kontseiluak. Astearte honetan izan zen lehen jarduna Kultur etxean, Dolua eta galerak hitzaldiarekin.
Umeekin heriotzari buruz hitz egiterakoan, erantzunak emateko gai sentitzen ez garenean sortu ohi diren zailtasunen inguruan mintzatu zen Patxi Izagirre psikologo eta psikoterapeuta, astearteko hitzaldian.
Bestalde, gutxienez beste bi hitzaldi eskainiko aurtengo ikasturtean "Dolua eta Galerak" izenekoaz aparte. "Nola lagundu seme alaberi lagun arteko arazoetan" eta "Mindfullness"ari buruzkoa bestea.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: