Abenduko hitzaldia kirol osasuntsuari buruz izango da

GKB 1464351163969 Guraso kontseilua | 2016-11-07 11:00

GKB 1478513487539

Formakuntza saioek aurrera jarraitzen dute, Herri Eskolako Kalamua Elkartearekin eta Elgoibarko Udalarekin elkarlanean. Abenduan kirol osasuntsuari buruzko saioa antolatzen ari dira. Interesik baduzue, adi egon, ikastaro horretan izena emateko zirkularra egun gutxi barru iritsiko zaizue eta.

Horrez gain, azaroaren 9 eta 16rako “Sexualitateari buruz solasean” formakuntza jardunaldiak antolatu dira. Kultur Etxean, HH eta LHko gurasoentzat. Autoestimua, berdintasuna, errespetua eta hezkidetza landuko dituzte Lilima sexologia taldearen eskutik. Izenemate epea astelehenean amaitu zen.

Taller hauek balioko dute gure seme-alabek sesexualitatearekin bizi dituzten egoerak ulertzeko. Era berean, gizarteko hainbat topiko eta estereotipo aztertuko dira, eta gurasook sexualitatearekiko jarrerari buruz hitz egingo dugu.

Formación

Siguen adelante los cursos de formación en colaboración con Kalamua (Asociación de Madres y Padres de la Herri Eskola) y el Ayuntamiento de Elgoibar. Estos día se está desarrollando un taller sobre la sexualidad. En diciembre habrá otro taller sobre deporte saludable.