Jardunaldi independentistak martxan!

torreberri 1456153126038 Torreberri Gaztetxea | 2010-02-24 13:18

Gazte independentisten eskutik jada martxan dira Zumaiako gazte jardunaldi independentistak. Lehengo ostiralean hasi ziren "EHko historia ezagutuz; Nafarroa 1512-2012" hitzaldiarekin.

Hitzaldiak parte hartze zabala izan zuen eta aipagarria izan zen gazte ugariz gain beste zenbait herritar ere hurbildu zirela Torreberri gaztetxera.

Jardunaldi hauek datozen asteetan jarraipena izango dute, hala nola egitarau hau jarraituz:

Otsailak 26 ostirala

19.30etan "Drogak eta gazteria" hitzaldia

Otsailak 28 igandea

17.30etan "Amorrua antolatuz, gazte matxinada" bideo emanaldia

Martxoak 5 ostirala

19.30etan "Euskal Herria eta aldaketa soziala" hitzaldia

Martxoak 12 ostirala

22etan "Gazte mugimenduaren 30 urteotako historia eta bilakaera" hitzaldia

Martxoak 14 igandea

17.30 etan "Amorrua antolatuz gazte matxinada" bideo emanaldia

Martxoak 19 ostirala

17.00etan hasita eztabaida irekia: "Independentziara, nola?"

ondoren bertso afaria txotxarekin eta kontzertuak

Jardunaldi hauetako ekitaldi guztiak Torreberri Gaztetxean izango dira.

Jardunaldiokin independentziaren aldeko norabidea indartu nahi dute gazte independentistek, independentzia herri honek etorkizuna izan dezan alternatiba bakarra dela aldarrikatuz.


Utzi iruzkina: