Ez dakit unibertsitateko ordenagailuen erruz den, edo zer beste zein arrazoi izan daiteken, baina ez dut asmatu Odeo Studioren bidez audiorik esekitzen. Beraz, goear erabiliz Huheziko estudioan egindako lantxo hau eseki dut.
Jakina da Microsoft etxeak interneten eta ordenagailuen aplikazioetan lortu duen monopolioa. Orain gutxi arte, ez nuen ezagutzen interneten nabigatzeko beste modurik, explorerren pausuak jarraitzea baino. Entzunak nituen Linux eta Firefox bezalako software libreak bazirela, demokratikoagoak, erabiltzaileek erabiltzaileentzat egindakoak, baina ez dugu orain deskubrituko gizakiok ohikotasunera eta errazera jotzeko dugun joera, eta ni ere Explorerretik haratago gutxitan sartu naiz. Lehen aipatu Firefox nabigatzaileari buruzko azalpenak eman zizkigun Joxe Aranzabalek lehengo batean, eta aitortu...
Web 2.0 ikasgaian tagzania tresna erabiltzen ikasi genuen. Hona hemen Donostiako badia famatua. tagzaniapasteSanta Klara uhartea, Donostia map - Tagzania
Mapatxe mozkor batek bortxatu ninduen makurtu nintzen eta errezatu nuen une tentsoak ziren Udalaitz mendien kondoiak etxean da ipurdie gorien. txurro bat ikusi dut begien aurrean eta txorra fresko bat ipurdi atzean zerbait e ba omen du bi hanken artean ezkerra izateko ez du asko behar
Interneten sorreratik bertatik dagoen arazo nagusietakoa, eta buruhauste gehien sortu dituena, datu pertsonalen trafikoarekin lotutakoa da. Interneteko web-gune, plataforma, erabilera eta baliabide asko erabiltzeko erabiltzaileen (gure) datu pertsonalak eman behar dira. Ohikoena, posta elektronikoaren helbidea ematea da, baina bankuetan ere sartu zintezke birtualki, eta hor kontu korrontearen zenbakia ere eskatzen dizute. Horrelakoek segurtasun neurriak izaten badituzte ere, erabiltzaile gehienek bizi izan dugu spam izeneko fenomenoa. Nori ez zaizkio iritsi posta elektronikora, baita bloger...
Tim O´Reilly britainiarra orain gutxi izan zen Euskal Herrian, hitzaldi bat eskaintzen. Egonaldi horretan Berria egunkariarentzat elkarrizketa bat eskaini zuen, eta bertan Web 2.0 fenomenoa azaltzen zuen. Izan ere, O´Reilly da termino horren aita, eta askok “informatikaren gurua” izendatu dute. Fenomeno hau azaltzeko, bere baitan dauden hainbat plataforma aipatzea da argigarriena. Besteak beste, youtube (bideoak eseki eta ikusteko gunea), wikipedia (entziklopedia erraldoi interaktiboa), flickr (argazkiek eseki eta ikusteko) edo blogak egiteko plataforma desberdinak Web 2.0 fenomenoaren barr...
Berriak orain ez asko bere estilo-liburua merkaturatu du, tresna baliagarri hori euskal idazle eta irakurle guztientzat eskuragarri eginez. Estilo-liburuaren gora beherak azaltzeko Berriako euskara zuzentzailea, Irene Arrarats, etorri zen Huhezira. Joan den udan Berriak Andoainen duen erredakzioak izan naiz praktiketan, eta horregatik ezaguna nuen eskuliburu hori. Bertan idazteko ezinbesteko tresna da, zuzentasun ortografikoaz gain esaldiak eraikitzeko eta testuak garatzeko laguntza eta erreferente beharrezkoa baita. Beraz, Arraratsek aipatu bezala, “liburu honetan Berria egunkariaren hizke...
Gustoko ditugun bost blog aztertzeko eskatu digute ikasgai batetan: beraz, zuzenean blog horiek aipatu eta bakoitzaren inguruan azalpentxo bat emango dut. Gehien bisitatzen dudan bloga THE INDEZENTS da, dudarik gabe. Batetik, bere egilea lagun dudalako eta askotan “behartzen” nauelako bertan jartzen dituenak ikusi eta irakurtzera. Berriki Sustaturen eskutik euskal blog onenaren saria eman diote, eta merezimendu osoz jaso duela esan beharrean nago. Bestetik, egunero idazten du zerbait, edozein gairen inguruan, eta bestela bideo interesgarriren bat jartzen du. Ordenagailu aurrean jartz...