Pribatutasuna austen
Interneten sorreratik bertatik dagoen arazo nagusietakoa, eta buruhauste gehien sortu dituena, datu pertsonalen trafikoarekin lotutakoa da. Interneteko web-gune, plataforma, erabilera eta baliabide asko erabiltzeko erabiltzaileen (gure) datu pertsonalak eman behar dira. Ohikoena, posta elektronikoaren helbidea ematea da, baina bankuetan ere sartu zintezke birtualki, eta hor kontu korrontearen zenbakia ere eskatzen dizute. Horrelakoek segurtasun neurriak izaten badituzte ere, erabiltzaile gehienek bizi izan dugu spam izeneko fenomenoa. Nori ez zaizkio iritsi posta elektronikora, baita blogera ere, era guztietako produktuak eskaintzen dituzten mezu eskergak? Horiek bidaltzen dituztenak gure datuak nonbaitetik atera dituzte.
Hau da, zehatz-mehatz esanda, interneten lan egiten dute egitura desberdinen artean gure informazio pertsonal eta pribatua nahieran erabiltzen dute, batetik bestera, inolako trabarik gabe. Gero, bonbardeatu egiten zaituzte, argaltzeko pastillak direla edo Rolex faltsuak direla, pazientzia eta beste zerbait agortzeraino. Badira tranpan erortzen direnak ere, eta horiena ez da txantxetako gauza. Non dago datuen intimitatea interneten? Zenbateraino da segurua posta elektronikoz bidaltzen dugun informazioa? Sarea dirudiena bezain toki librea al da? Galdera horiek hor gelditzen dira, ausarten batek erantzun ditzan.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: