Bost blog aztergai blog bat irekitzeko

zakuto 1456153822003 zakuto | 2007-01-08 15:46

Gustoko ditugun bost blog aztertzeko eskatu digute ikasgai batetan: beraz, zuzenean blog horiek aipatu eta bakoitzaren inguruan azalpentxo bat emango dut.

 

Gehien bisitatzen dudan bloga THE INDEZENTS da, dudarik gabe. Batetik, bere egilea lagun dudalako eta askotan “behartzen” nauelako bertan jartzen dituenak ikusi eta irakurtzera. Berriki Sustaturen eskutik euskal blog onenaren saria eman diote, eta merezimendu osoz jaso duela esan beharrean nago. Bestetik, egunero idazten du zerbait, edozein gairen inguruan, eta bestela bideo interesgarriren bat jartzen du. Ordenagailu aurrean jartzean, badakizu zerbait idatzita izango duela, eta ez da gutxi (beste batzuek ezin halakorik esan). Benetan gomendagarria.

 

Bestetik, motorraren inguruko albisteak jorratzen dituen MOTOR SPORT (SMD) bloga ere dezente jarraitzen dut. Honen kasua ere konstantzia azpimarratu beharrean nago. Argazki koloretsuak ez dira inoiz falta, eta gaia menperatzen duela argi erakusten du artikulu bakoitzean. Motorraren inguruko gorabeherak jakin nahi badituzu, blog honi jarraipena egitea gomendatzen dizuet.

 

Sarri BERRIA egunkariaren web-gunera sartzen nahiz, eta bertan hainbat kazetarik eta kolaboratzailek egindako blogak irakur daitezke. Besteak beste, Imanol Muruak, Anjel Lertxundi eta Eneko Olasagastik idazten dute bertan. Blogak bezainbeste gai jorratzen dira Berrian integratuta dauden tarte horietan. Bakoitzak gehien kontrolatzen duen gaiaren inguruan idazten du, eta egunkaritik kanpoko bertsio moduko bat da.

 

Orain gutxi ZABORMILA blogarekin egin nuen topo, eta bost blogetako zerrenda honetan sartzea erabaki dut. Bertan, izenak berak adierazten duenez, zaborra da gaia. Argazki landuz jantzita dago, eta testu gutxi badago ere, hitzak soberan daude horrelako triskantzen aurrean. Zerriak gara gero!

 

Azkenik, zerrenda hau ixteko, neure bloga aipatuko dut, OPUS NIGRUM, alegia. Azkenaldian potro-haundi xamar nabil, eta galdu dut egunerokotasuna (indezentek askotan leporatzen didan bezala). Aukera hau aprobetxatuz, zin egiten dut berrartuko dudala idazteko ohitura. Blogak, nire bizitzak bezala, konstantzia falta larria du, eta montaña-rusa bezala ibiltzen da, aldian gora, aldian behera.


Utzi iruzkina: