Web 2.0: iraultza interneten

zakuto 1456153822003 zakuto | 2007-01-09 18:22

Tim O´Reilly britainiarra orain gutxi izan zen Euskal Herrian, hitzaldi bat eskaintzen. Egonaldi horretan Berria egunkariarentzat elkarrizketa bat eskaini zuen, eta bertan Web 2.0 fenomenoa azaltzen zuen. Izan ere, O´Reilly da termino horren aita, eta askok “informatikaren gurua” izendatu dute. Fenomeno hau azaltzeko, bere baitan dauden hainbat plataforma aipatzea da argigarriena. Besteak beste, youtube (bideoak eseki eta ikusteko gunea), wikipedia (entziklopedia erraldoi interaktiboa), flickr (argazkiek eseki eta ikusteko) edo blogak egiteko plataforma desberdinak Web 2.0 fenomenoaren barruan erakusgarri argiak dira. Horiei denei esker, munduko edozein pertsonak, dela boteretsua, dela hiritar soila; dela aberatsa, dela txiroa, aukera du interneten bere txoko pertsonala sortzeko. Baldintza bakarra: internet edukitzea. Hortik aurrera, erabiltzaile izen bat ematea bezain “zaila” da baliabide horiek denak erabiltzea.

Baliabide horiek doakoak direnez (publizitateari esker lortzen dituzte irabaziak enpresek), sekulako sarea sortu da, munduko milioika erabiltzaile elkarreraginean jarriz, eta interneten espazio berriak zabalduz. Amaitzeko, 2007 urtearen hasiera honetan Web 3.0 delakoa sortu dela diote, aurreko baliabide guztiak laster zaharkituko dituen fenomenoa (Gara egunkarian, 2007ko urtarrilaren 9a, kontraportadan). Interneten, berria eta zaharraren, dagoenaren eta ez dagoenaren tartea hilabete edo aste batzuetakoa da.


Utzi iruzkina: