Explorerra jubilatzeko ordua?

zakuto 1456153822003 zakuto | 2007-01-23 12:14

Jakina da Microsoft etxeak interneten eta ordenagailuen aplikazioetan lortu duen monopolioa. Orain gutxi arte, ez nuen ezagutzen interneten nabigatzeko beste modurik, explorerren pausuak jarraitzea baino. Entzunak nituen Linux eta Firefox bezalako software libreak bazirela, demokratikoagoak, erabiltzaileek erabiltzaileentzat egindakoak, baina ez dugu orain deskubrituko gizakiok ohikotasunera eta errazera jotzeko dugun joera, eta ni ere Explorerretik haratago gutxitan sartu naiz.

Lehen aipatu Firefox nabigatzaileari buruzko azalpenak eman zizkigun Joxe Aranzabalek lehengo batean, eta aitortu beharra dut gustatu zitzaidala nabigatzeko modu berri horrek (niretzako behintzat berria da) eskaintzen dituen aukerak. Batetik, Firefox euskaraz egotea abantaila handia da gurea bezalako komunitate txiki batentzat.

Hala ere, abantailarik nabarmenena eta Firefox gehiago ezagutzeko gogoa piztu zidana nabigatzean lortu dezakezun abiadura da. Fitxa sistemari esker aldi berean ehunka aukera irekitzen zaizkizu, eta fitxen kontu hau izan da gehien harritu nauena. Gainera, euskalbar bezalako aplikazio mordoa ditu, interneten nabigatzea prozesu bizkor, erraz eta erakargarri bihurtuz. Beharbada, iritsi zait niri ere Explorerra alboratzeko ordua.


Utzi iruzkina: