Adio, Bruce

katixa 1456150281693 G&A (Gauez eta Azpikeriaz) | 2007-10-12 10:14
3

Ez naiz bereziki Springsteen zalea. Beste belaunaldi batekin (nire gurasoen belaunaldiarekin) lotzen dut kantaria. “Born in the USA” edo “Dancing in the Dark” bezalako kantak entzuten ditudanean ere, burura datorkidan irudia hori da: gurasoen etxean dauden binilo zaharrak.

Eta hala ere, lagun bati ilusioa egiten ziolako, eta entusiasmoaren aurrean mimetikoa naizelako oso, asteartean, goizean goizetik, Boss-a ikusteko sarrera bat lortzearen balentria saiatu nuen. Erronka txiki bat, zergatik ez.

Salmenta puntuetara jotzea berehala baztertu dut: bart gauetik nik baino gogo handiagoak dituzten afizionatuek beren kanpin-dendak zutitu dituzte inguruetan. Internetez probatu dut, beraz. Orria kolapsatuta dagoela jakinarazi didate berehala. Telefonoz zorte handiagoa izango dudan esperantzan, zenbakia markatu dut. Ezer ez. Hura ere kolapsatuta.

Hurrengo minutuetan esku batekin web orrian klik egin eta bestearekin telefonoarekin saiatzen aritu naiz. Bai, lagunok, horrela bidaltzen da goiz bat popatik hartzera. Klik eta klik, eta ring eta ring. Eta erantzuna, beti bera: kolapsatuta gaude, saia zaitez beranduago.

Jaramon egin diet. Eta beranduago saiatu. Tarteka, ez naizela Springsteen zalea neure buruari errepikatu diot. Alferrik: egoskortuta nengoen. Beraz, klik eta ring, jo eta ke.

Baina setakeriak ez du arrakasta bermatzen. Eta nik ez dut arrakastarik izan. Halako batean, webgunetik ni bezalako baboei dena ahazteko aholkatu digute, agortuta daudela sarrera oro eta has gaitezela behingoz lanean, ordua dela eta.

Horrela, besterik gabe, etsi behar al nuen?

Handik bost minututara hasi da birsalmenta interneteko foroetan. Madrileko tipo batek 300 eurotan saltzen ditu sarrera batzuk. Inertziak eramanda astakeria bat egitekotan egon naiz. Baina ez. Onartu egin dut: datorren azaroaren 26an ez dut Bruce ikusiko. Gurasoen biniloei hautsa kentzeko garaia izango da, akaso.

Gari

Gari 2007-10-12 12:10 #1

Ez etsi!

Nire ezagun bat Police ikusten egon da Bartzelonan, eta hark esan dit kontzertuaren sarreran ehundaka txartel salgai zeudela, aberastu nahian erosi eta gero ezin saldu ibili zelako jendea.

Horrela bada, kontzertu egunean joan BEC ingurura buelta bat egitera, giroa ikusi eta agian kanpotik zarata apur bat entzutera. Agian izango duzu txartelak prezio onean erosteko aukera!

iturri

iturri 2007-10-15 23:33 #2

Kaixo Katixa:

Garik esandakoaz aparte, itxoin dezakezu Donostiara etorri arte.

Gipuzkoako mediorik salduenak 2008ko uztailaren 14an edo 15ean izan daitekeela dio-eta.

eneko

eneko 2007-10-16 18:59 #3

Aspergarria iruditzen zait Bruce. Ta gainera nire irtzia honengan txarrera joan zen, Fnac-era joan eta kobratzeko pertsonalgorik ez aurkitzean, denak Brucen rollo horretan murgilduta baitzeuden.

Utzi iruzkina: