Kategoria: springsteen
Gaur ez datorkit burura gai zehatzik, beraz, denetarik pixka bat izango duzue. Salneurri berean, hori pagotxa, hori! Lehenik, kazetari «ospetsu » bati aditutakoari buruz. Berak Cesar Vidal du izena, eta hainbat irrati-katetan egin du lan. Uste dut azkenaldi honetan COPE irrati ospetsuan egin duela lan. Beraz, hasteko, atera kontuak. Gauza da tipo honek botatakoa. Euskarari buruz (vascuenceari buruz, bere esanetan) aritu da, eta ez oso ondo nire iritzi apalean. Euskara hizkuntza txikia dela dio Vidalek, eta arrazoia du horretan, baina kontua da gero hizkuntza zaharkitua eta balio...
Ez naiz bereziki Springsteen zalea. Beste belaunaldi batekin (nire gurasoen belaunaldiarekin) lotzen dut kantaria. “Born in the USA” edo “Dancing in the Dark” bezalako kantak entzuten ditudanean ere, burura datorkidan irudia hori da: gurasoen etxean dauden binilo zaharrak. Eta hala ere, lagun bati ilusioa egiten ziolako, eta entusiasmoaren aurrean mimetikoa naizelako oso, asteartean, goizean goizetik, Boss-a ikusteko sarrera bat lortzearen balentria saiatu nuen. Erronka txiki bat, zergatik ez. Salmenta puntuetara jotzea berehala baztertu dut: bart gauetik nik baino gogo handiagoak dituzten...