Azkena
Bukatu dira oporrak, luzatu zaizkigu egunak,
eta orain dela bi aste baino gehiago martxan jarritako lehiaketak hirugarren
irabazle bat behar du. Azkar eta fin ibili dira blogeko irakurle-lehiakideak,
eta horrek maila igotzera behartu nau.
Gaurko pasartea ez dago klasikoa kontsideratu daitekeen liburu batetik aterata,
bai ordea, oso gustura irakurri nuen ipuin-liburu batetik. Zein, baina?
Ea nork asmatzen duen egilearen izena eta liburuaren izenburua...
"Soineko urdi elektrikoz jantzitako azafatek bizkor batu dituzte gosariaren hondarrak. Laster esango diete hegazkina lurreratzekotan dela eta gerrikoak lotzeko.
Erpurua ahoan duela, haurrak zilarrezko hegalaren muturra ikusi du bere aldeko leihatilan, eta ikuskizun horrekin batera etxean utzi duen jostailuzko ezpataz oroitu da. Posible balitz, esku artean izan nahiko luke, zeru urdinetako erresuman bizi ohi diren herensuge hegalariak uxatzearren."
Iruzkinak
Iruri 2008-03-31 16:32 #1
Gero eta zailago jartzen dituzu...
Ez nago seguru, baina botatzearren: Patxi Iturregiren "Dioramak" izan daitekeela uste dut...
katixa 2008-03-31 18:17 #2
Ez da posible, ezin liteke...<br>Iruri, asmatu egin duzu!<br>Zorionak!<br>Ipuinak <i>Heroi Faltsua</i> du izena, eta <i>Dioramak</i> liburuan dago (Elkar, 2006).<br>
Utzi iruzkina: