D'Hondt-en errua
Nor da D’Hondt? Zergatik inposatu zigun bere legea? Eta, batez ere, zergatik eskatzen dizkiote kontuak D’Hondt delakoari, hauteskundeak hurbil dauden guztietan? Adi tipoaren curriculumari. D’Hondt-en erruz, IU ez da inoiz hutsaren hurrengoa baino gehiago izango Espainiako kongresuan (boz gehien lortzen dituen hirugarren alderdia izanik, seigarrena da ordezkari kopuruan). D’Hondt-en erruz, Soriako boto batek Madrileko bost botoren pisua dauka. D’Hondt-en erruz, PP %4,58 batez gain-ordezkatuta dago hemizikloan. D’Hondt-en erruz, Espainia maite ez duten alderdi erregionalista askok nazioa gobernatzeko giltza eskuratzen dute, barrutik nazioa suntsitzea helburu.
Wikipediak eskaini dit lehenengo galderaren erantzuna. Victor D’Hondt (1841-1901) Ganteko irakasle eta matematikari bat zen. Ordezkapen sistema proportzional bat lortu nahi zuen, etorkizuneko sistema parlamentarioetan erabilia izan zedin. Bere helburua bete eta ederra egin zuen D’Hondt zaharrak! Ziur zuek ere denetarikoak entzun dituzuela D’Hondt-i buruz.
Baina honetaz pixka
bat dakitenek diotenez, arazoa ez da proportzio-formularena, baizik eta
zirkunskripzioaren tamainarena. Hau da: D’Hondt-ek ondo diseinatu zuen bere
sistema, baina gaizki aplikatzen da Espainian. Gaizki, zirkunskripzioa
probintzia den bitartean. Probintzia asko oso gutxi populatuta daude, eta
diputatu gutxi jokoan daudenean, erraza da monopolioa eskuratzea. Probintzia
handietan, berriz, diputatu batek boto asko kostatzen du, berriz ere partidu
handien mesederako. Ikusten denez, gaur egungo hauteskunde-legeak lotuta eta
ondo lotuta uzten du bipartidismo eta alternantziaren auzia. PPSOE ez da
lerdoa: ez du ezer egingo hori konpontzeko. Eta ez du ezertarako balio D’Hondt
gaixoari errua botatzea, arazoa zirkunskripzioarena delako. Eta nork dio barrutiak
probintzia behar duela izan? Hori konstituzioak dio, 68. artikuluan hain zuzen
ere. D’Hondt larrutzea erraza da, baina nor ausartzen da esatera konstituzioa
aldatu nahi duela?
Iruzkinak
Bixente 2008-03-05 16:35 #1
Oso egokia, eta beharrezkoa, zure iruzkina D'Hont jaunari eta hauteskunde-barrutiei buruzkoa. Goizean irakurri dizut Berrian, eta ene buruari erran diot jakinarazi behar nizula nire onespena, zure blogean ateratzen bazenuen. Ba, horixe!

Josu 2008-03-05 16:37 #2
Eta ez Espainian bakarrik. EAEn ere, gauza bera: 25 parlamentari hautatzen ditugu probintzia bakoitzean, eta hortik, gipuzkoar baten botoak bizkaitarrarenak baino gehiago balio izatea. Eta arabarrarenak, gipuzkoarrarenak baino askoz gehiago oraindik.

Demonocrazy 2008-03-05 20:40 #3

Benetan gazte eta akatsez betetako demokrazia dago Espainian, beste estatuetako sistemak ez ditut ezagutzen, baina Espainiakoa justua behintzat ez dela argi dago.

Bipartidismoaz kexatzen garenok ez dugu soluzio errazik aurkituko, sistema honi hedabideek bipartidismoari ematen dioten indarra gehitzen badiogu (asteleheneko eztabaida...) eta kontuan hartuta Konstituzioa ezin dela ukitu Canovasen sistemak luzaroan jarraituko duela dirudi.

Betiko bezala tresnak ondo sortzen dituzte baina ondoren aplikatu behar dutenek geizki aplikatzen dute. D`Hontdeizula

Utzi iruzkina: