Bigarren aukera
Azkar argitu da aurreko post-aren galdera. Zailago jarri beharko dut oraingoan, bada. Nondik atera ditut hurrengo lerroak?
"Gainera, Txemak ere ez zuen hilekoa onartzen, sekula aitortuko ez badu ere, hilekoa nuen egunetan nire gorputzak atzera egiten zion, niri ere atzera egiten didan bezala, lotara segituan, potxola, aurpegi txarra duzu, tripako mina. Kontuz gero ilea bainuontzira sartzearekin, pelukeriako lan guztiak alferrik galduko ditut."
Iruzkinak
Aitor 2008-03-17 12:34 #1
Arantxa Urretabizkaiaren "Zergatik Panpox"?
Ixiar 2008-03-17 13:49 #2
Connemara gure bihotzetan!!

Ixiar 2008-03-17 15:38 #3
Joan naiz Connemararen bila, eta bilatu dut pasartea, baina ez dut aurkitu. Pasarte hori ez da, beraz, Gabiriaren liburukoa.
Urretabizkaiaren liburua, berriz, ez dut orain eskura eta ezin egiaztatu... baina han ere Txema da bikotearen izena. Zorionak Aitor?

katixa 2008-03-17 16:15 #4
Hala da, bai, Aitorrek asmatu egin du, azkar eta txukun, zorionak!
Ixiar, ea hurrengoan...

markos zapiain 2008-03-21 18:52 #5
"zergatik panpox", arantxa urretabizkaia
Jabi 2008-03-30 03:24 #6

Epa!

Galderak ez dira errazegiak, kontua da zure irakurleak oso azkarrak direla!. Nik ez dut asmatu ez lehena ez bigarrena... en fin

Utzi iruzkina: