Ze liburutik atera dut hurrengo pasartea?
Horixe erantzun beharko du oparia jaso nahi duenak. Liburuaren izena eta egilea, besterik ez. Lehenengo hau nahiko erraza da, euskal klasiko bat kontsideratu daiteke. Ea ba...
"Ez da inoiz ere burugabe bat bezala sentitu orain arte. Alderantziz, arduratsuegia izateko konplexua izan du beti. Zenbat txantxa ez ote dion egin amak berak horregatik! Zer esango ote luke orain... Hala guztiz ere, gehien dolutzen duena maitasunik gabe entregatu izana da, tamalez ez baitu uste minutu batez ere maitatu zuenik.
Ez daki zer egingo ote zukeen Maurice maitatu izan balu."
Badakizu nondik hartu dudan pasarte hau? Utzi zure erantzuna komentarioetan eta zorte on!
Iruzkinak
e-gor 2008-03-14 17:20 #1
Ramon Saizarbitoriaren "Gorde nazazu lurpean".

isabelet 2008-03-14 18:14 #2
Ramon Saizarbitoriaren "Egunero hasten delako".

katixa 2008-03-14 22:18 #3
E-gor, autorea Saizarbitoria dugu, bai, baina Isabelet-ek bete-betean
asmatu du egilea zein nobelaren izenburua. Zorionak, Isabelet! Idatziko dizut zure alea jaso dezazun.
Astelehenean aukera berri bat!
Asteburu ona pasa.
ktx

markos zapiain 2008-03-14 22:58 #4
Ramon Saizarbitoriaren "Egunero hasten delako"

Iñaki Murua 2008-03-15 01:25 #5
Berandu iritsi naiz, antza :-(

Tira, egia esan, ez dut uste asmatuko nuenik. Baina deformazio profesionalez agian , zerbait esan nezake sarrera honi buruz ;-)

e-gor 2008-03-16 19:01 #6
Utzi iruzkina: