27

katixa 1456150281693 G&A (Gauez eta Azpikeriaz) | 2008-10-24 11:39
10

Datorren astelehenean, hilaren 27an, 27 urte beteko ditut. Tentuz ari naiz egun horretara gerturatzen, etsipenez ia. Jasaten ari naizen presioa ez baita ahuntzaren gauerdiko eztula. Hogeita zazpiak giza bizitzaren gailurra omen dira, norberaren lorpenak puntu gorenera ailegatzen diren garaia. Horrela zioen bederen aspaldi irakurri nuen erreportaje batek, eta ordutik ezin izan dut burutik kendu.

Sinplea zen erreportajearen ideia-gakoa. Hogeita zazpiak betetzerakoan, bat egiten omen dute gaztaroko kemen, indar eta energiak eta ia hiru hamarkadetako esperientziak eta bildutako jakinduriak. Aurretik edo gero, ez omen da konbinazio magikoa proportzio egokietan ematen.

Hipotesia egiaztatze aldera, ereduak ematen ziren. Alexandro Handiak mundu ezagunaren %90a menperatu zuen 27 urte zituenean. 27 urterekin, kubismoa deskubritu zuen Picassok. Armstrongek eta Indurainek, biek 27 urte zituzten lehenengo tourra irabazi zutenean. Charles Chaplin Hollywooden gehien kobratzen zuen aktorea zen 27 urterekin. Gabriel García Márquezek 27 urterekin argitaratu zuen bere lehenengo liburua. Eisenstein zein Truffaut zinegileek 27 urterekin egin zituzten beren lehenengo pelikulak (eta hoberenak, nire aburuz). Michelangelok 27 urterekin zizelkatu zuen bere David mardula. Janis Joplinek, Kurt Cobainek eta Jim Morrisonek 27 urterekin egin zuten beren bizitza guztian burututako gauzarik gogoangarriena: bere buruaz beste egitea.

Esango didazue kausalitatea eta kasualitatea nahasten ari naizela, beste edozein adinarekin ere antzeko datuak atera daitezkeela eta nahikoa dela apur bat googleatzea 25ak edo 40ak hoberenak direla demostratzeko. Ez dakit ba. Astelehenean gailurrera ailegatuko naiz, eta orduan esango dizuet han goitik itsasoa ikusten den edo bertigoa besterik ez den sentitzen.

27zapata

27zapata 2008-10-24 12:31 #1

Zenbaki magikoa baita 27a. Nik azkeneko 5 urteetan 27 urte ditut eta benetan ez dut hemendik mugitzeko batere intentziorik. Ongi etorri 27. lurralde honetara.

Tarantino (farsante?)

Tarantino (farsante?) 2008-10-24 15:52 #2

Iepa Katixa!! 27 zenbakiyai bueltak ematen? Lasai, ez kezkatu. Harro eoteko moduan zea, zure ikasletako batzuk (tartian zure faboritua) 23 urte beteko baitituzte datorren urtian. Ez dao alde haundiyik, pagatzen dutenen eta kobratzen (gutxi?; holako panorama dakau) duenaren artian. Halare, urtiak gutxiyenekuak dia, ze beti gure burua engainatuko deu ta sinistaraziko diyou momentu onenian gaudela. 27, 40 edo 60 euki erantzun bakarra dakau: garai onenian gaude, alajaina!! Bestela Kurt Cobain ta konpainia bezela in berko genun: suizidatu! Baña nayo deu engañatzen segi bestela ezingo genuke aurrea jarraitu. Sintzeridadia modatik pasata dao.

Zorionak ta segi penkuak bikainak jartzen!!!

Benito

Benito 2008-10-24 23:58 #3

Hau irakurrita, erreparo apur batekin baina, zorionak!

Urbinaga

Urbinaga 2008-10-25 08:32 #4

Zorion birtualak, baina kontuz ibili eredugarri aipatu duzun emakume bakarra ez jarraitzea. Bakoitzak libre du gustokoa duena, 50era heltzean badakizu errorketak oso gogorrak direla baina bitartean jai. Amestea eta helburu ongarriak izatea da gauzarik merkeena. Ez dakumu astelehenean sentitutakoaz. Osasuna.

Mateo de Paz

Mateo de Paz 2008-10-25 22:42 #5

Pero reconocerás que podemos provocar la aparición del número 27 en nuestras vidas, ¿no? Kurt Kobain se suicidó sabiendo que esa edad era leyenda y que entraría como Werther en el libro de los suicidados con dolor. Por cierto, Katia, te ha faltado mencionar a Hendrix que, junto con Joplin y Morrison, sí forman parte de ese azar del número 27.
Un abrazo,
Mateo

Josi

Josi 2008-10-27 10:30 #6

Zorionak hiri, zorionak beti.
Baina zorionak gaur,
bihar eta etzi.
Jarraitu blogeatzen eta idazten,
ikasten & irakasten segi hadi!
Js

Aitor

Aitor 2008-10-27 12:14 #7

Patxi

Patxi 2008-10-27 22:46 #8

Zorionak Katixa!

Ez indarrik galdu definizioetan. Ez zaitzatela zenbakiek endredatu, besterik gabe, gozatu!

Muxu haundi bat, eder hori!

Blanca

Blanca 2008-10-28 14:58 #9

Katixa tia, parkatu, beti berandu, que desastre! Superliatuta nabil eta hori, ba zorionak eta ya bide batez ba urte berri on ere bai, e?. Deituko dizut egunen batean, fijo, bale?

patxi lurra

patxi lurra 2008-10-28 18:27 #10

Astelehena igaro da, martitzena da gaur, eta ez deuskuzu kontau zer ikusi dozun tontorretik, itsasoa edo zer ikusi dozun hortik goitik. Akaso beste tontor batzuk ikusi ditugu inguruan, 26 urtekoen tontorra, eta 28koena eta 30ekoena...

Zoridxon atzeratuak 36 urtekoen tontorretik! (Laster 37koenera igoko naz).

Utzi iruzkina: