Kategoria: urtebetetzea
Datorren astelehenean, hilaren 27an, 27 urte beteko ditut. Tentuz ari naiz egun horretara gerturatzen, etsipenez ia. Jasaten ari naizen presioa ez baita ahuntzaren gauerdiko eztula. Hogeita zazpiak giza bizitzaren gailurra omen dira, norberaren lorpenak puntu gorenera ailegatzen diren garaia. Horrela zioen bederen aspaldi irakurri nuen erreportaje batek, eta ordutik ezin izan dut burutik kendu. Sinplea zen erreportajearen ideia-gakoa. Hogeita zazpiak betetzerakoan, bat egiten omen dute gaztaroko kemen, indar eta energiak eta ia hiru hamarkadetako esperientziak eta bildutako jakinduriak. A...
Intzak 3 urte bete ditu gaur.Eta nik, ere bai.
Ospakizunak, bolanderak, eta su-festak mereziko lituzke gaurkoak, gaur hiru urte ikusi baitzuen argia lehenengo begitantziƱoak. Ez da jai nazionala izendatzeko moduko efemeridea baina Jozulinentzat, neuretzat, egun handia da gaurkoa. Patuak, ordea, beti du karta bat mahukan gordea eta erabaki du justu gaur etxe aldaketan murgilduta egon behar dudala. Eta badakizue zer den hori: bizitza kaxatan sartu, lekuz aldatu, kaxetatik atera, IKEAko altzariak montatu... Beraz, eta ospatzeko zerbait asmatu artean (badut ideia bat edo beste), hauxe da (edo hauxe, zehatzago esanda) Baga, biga, bloga!-ko...
Kaixo Family, 28ra ere iritxi gerala! Lengusuen median nagoela iruditzen zait, ez gora ez bera, erdi-erdian. Jeje. Ohitura dan lez, gurasoen etxean izan ginen ospatzen eta bertan ateratako argazkiak jartzen dizkizuet. Nagorek tartagintzan ere berrikuntza sartu duela eta hemen duzue, gazta tarta berria!!Ondo izan eta aupa Titin!
Garaigoikoak urtebete egin du. Bueno, egia esan, Garaigoikoa baserriak urtebete baino askoz gehiago dauka, gutxienez 1704tik dago dokumentatua-eta. Urtebete honetan bloga hazi egin da, nabarmen. Hasiera betan ez nuen espero horrenbeste idatziko nuenik, ez nuen uste horrenbeste gai egongo zenik.105 artikulu idatzi ditut. Bisitak ere ugari izan ditu blogak, hasiera batean imajinatzen ez nuen kopurura iritsiz: urtarriletik hona 7.500 bisita baino gehiago izan ditu blogak. Komentarioak ere dezente izan dira, kontuan hartuz euskal blogetan dagoen erantzun kopurua. Bestelako eraginak ere izan d...
*Miku 2ri* Bertsolaritzan trebeziarik sekula nik ez dot izan, arau kontutan eta errimetan ni naiz pobre benetan. Baina gaurkoan bihotzetikan hemen naukazu kantetan opari haundirik ez da izango baƱa dator barrutikan. Gaurko honetan berriro ere urtebetetzea duzu, hemezortzi urtetan izan dituzu ehundaka eder momentu. Gogoratzea nahiko ez da ta oin aurrera begiratu bultzatutzeko nik dakarkizut zuk nahi bezain beste muxu. Zorionak eta patxo asko, Anuska!!
Egia esateko ez nago oso seguru Web2.0 kontzideratu daitekeenik baino oso originala iruditu zait. Ez dakit ezagutuko duzuenik , bertan erabiltzaileak bere lagun, senide eta ezagunen jaiotza data gehitu dezake (edo email bidez eskatu beraiek gehitu dezaten) eta urtebetetze eguna heltzen ari denean email bidez jasoko du abisua. bigarren web orri honetan ordea sortzen dena da erabiltzailearen urtebetetze eguneko web orri bat. Bertan bakoitzak nahi dituen oparien zerrenda sor daiteke, abisatu nahi diren pertsonen datuak gehitu... Gainera norberak blog edo web orri propioa izanez gero hiru boto...