Hiru urte eta gero hau!
Ospakizunak, bolanderak, eta su-festak mereziko lituzke gaurkoak, gaur hiru urte ikusi baitzuen argia lehenengo begitantziñoak. Ez da jai nazionala izendatzeko moduko efemeridea baina Jozulinentzat, neuretzat, egun handia da gaurkoa. Patuak, ordea, beti du karta bat mahukan gordea eta erabaki du justu gaur etxe aldaketan murgilduta egon behar dudala. Eta badakizue zer den hori: bizitza kaxatan sartu, lekuz aldatu, kaxetatik atera, IKEAko altzariak montatu... Beraz, eta ospatzeko zerbait asmatu artean (badut ideia bat edo beste), hauxe da (edo hauxe, zehatzago esanda) Baga, biga, bloga!-ko lehen mezua; irakurri ezazue, ematen baitit gaurkotasunik sikieran ez duela batere galdu. Eta blog honetako lehenengo erantzuna –ez daukat ahazteko- Olegario –not found- Makarrovski Jaun Txit Argiarena.
Oharrak:
- Mezu hau martxoaren 29an argitaratu bada, ikasi dut mezuen argitalpena programatzen, uau!
- Esan gabe doa baina, hala ere, esan behar dut: Eskerrik asko hor egoteagatik, irakurtzeagatik, erantzuteagatik...
Iruzkinak
Nahikari 2008-03-29 13:19 #1
Ricardo 2008-03-29 16:35 #2
Zorionak eta eskerrik asko hiru urte hauetako hainbeste mezu barregarri eta gogoetagarriengatik!! Beste hainbesterako izan dadila!

Eta, begira, etxe aldaketarekin lagunduko nizuke, badakizu, baina, tira, egun hauetan ez datorkit oso ondo eta... nigatik balitz... ez pentsa...

2008-03-29 16:44 #3

urte askotarako!

jonas 2008-03-30 23:36 #4
Hemen nabil ni be kukuka, lantzean-lantzean, irribarretxoaren bila...
Non toki hoberik baga, biga, blogan baino?
ZORIONAK eta ETXE BARRI ON!
leire 2008-03-31 00:04 #5
Zorionak, Jozulin! Hiru urte, zelan doian denporia!

Espero dot blog honek beste 3x10 urte gehiago irautia gitxienez!

Kontuz etxe aldaketiakin. Esaten dabenez, gertatu ahal jakun gauzarik estresantiena da-eta!

Besarkada bat

Patxi 2008-03-31 01:53 #6
Zorionak Jozu! 1096 egun blogean zer idatzi pentsatzen ;-)

Jozulin 2008-04-03 13:42 #7
Eskerrik asko, zuek bai jende majoa, zelako loreak botatzen dizkidazuen, zer egingo nuke zuek gabe!?

Utzi iruzkina: