Ospakizunak, bolanderak, eta su-festak mereziko lituzke gaurkoak, gaur hiru urte ikusi baitzuen argia lehenengo begitantziñoak. Ez da jai nazionala izendatzeko moduko efemeridea baina Jozulinentzat, neuretzat, egun handia da gaurkoa. Patuak, ordea, beti du karta bat mahukan gordea eta erabaki du justu gaur etxe aldaketan murgilduta egon behar dudala. Eta badakizue zer den hori: bizitza kaxatan sartu, lekuz aldatu, kaxetatik atera, IKEAko altzariak montatu... Beraz, eta ospatzeko zerbait asmatu artean (badut ideia bat edo beste), hauxe da (edo hauxe, zehatzago esanda) Baga, biga, bloga!-ko...


Azken iruzkinak