Praktiketan

Zerbitzu hau ere oso interesgarria da, bertan 5GB gorde daitezke dohan eta sarean edozeineri eskuragarri jarri, pasahitzez babestu edota norberarentzat bakarrik jarri. Fitxategien tamainu maximoa 100MB-koa da. Zerbitzu honen beste gauza interesgarria, bertan topatu daitezkeela hainbat liburu eta programa interesgarri guztiz dohan jaisteko aukerarekin.


Interesgarria benetan Streamload-ek duen orri hau. Bertan erabiltzaileak (dohan) 25Giga gordetzeko aukera du. Gainera disko gogor hau beste batzuekin partekatu dezake. Erabilgarria iruditu zait, eta oso erraza da fitxategiak igotzea, beste web toki batzuek ez bezala fitxategi kopuru handia igo daiteke erraztasun handiz. Frogatu eta esango didazue zer iruditzen zaizuen.


Orain dela gutxi interneten Zabaldu.com orria agertu zen, eta badirudi pixkanaka jendeak ezagutzen ari dela. Web orrian dioen moduan Zabaldu.com honako hau da: "Interneten aurkitutako albiste interesgarrienak zabaltzeko aukera ematen duen sistema da. Edozeinek bidali ditzake albisteak eta gainontzekoek bozkatu ditzakete, horrela boto kopuru bat jasoz, jendeari interesatzen zaionaren arabera. Eta horrela, boto gehien jasotzen dituztenak azalduko dira hasierako orrialdean. Hasiera batean bidalitako albisteak ilarara doaz zuzenean, eta botoak jasotzen baditu orrialde printzipalera joango da."...


Egia esateko ez nago oso seguru Web2.0 kontzideratu daitekeenik baino oso originala iruditu zait. Ez dakit ezagutuko duzuenik , bertan erabiltzaileak bere lagun, senide eta ezagunen jaiotza data gehitu dezake (edo email bidez eskatu beraiek gehitu dezaten) eta urtebetetze eguna heltzen ari denean email bidez jasoko du abisua. bigarren web orri honetan ordea sortzen dena da erabiltzailearen urtebetetze eguneko web orri bat. Bertan bakoitzak nahi dituen oparien zerrenda sor daiteke, abisatu nahi diren pertsonen datuak gehitu... Gainera norberak blog edo web orri propioa izanez gero hiru boto...


TinyURL

praktiketan 1456152284208 Praktiketan | 2006-03-03 22:57

Imamonek erantzun baten idatzi dit, hala ere ezagutzen nuen erabili ez dudan arren. elfURLen antzera dabil kasu honetan Eibarko mapamundiaren url-a: http://tinyurl.com/a77uy Gainera norberaren blog edo web orrian url-ak laburtzeko formularixua gehitzeko aukeria ematen dau. Beste aukera gehiago daude baino horiek beste post batzuetan


elfURL

2
praktiketan 1456152284208 Praktiketan | 2006-03-02 23:07

Web orri honetan URL luzeak motz bihurtzeko aukera ematen digute. Nik aurreko artikuluan erabili nuen Eibarko mapamundiaren URLa "http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=gaiak&data;=2006-02-12&orria;=027&kont;=009" "http://www.elfurl.com/165h" bihurtuz. Gainera zenbat aldiz klikatu den bertan ikusteko aukera ematen du web honek, STATS zailean begiratuz ikus dezakeguna.


Tagzania

praktiketan 1456152284208 Praktiketan | 2006-02-14 10:22

Web horri honetan munduko toki ezberdinak gehi daitezke norberak nahi duen "tag"-ak jarriz. GoogleMaps-eko mapak erabiltzen ditu, API erabilgarria baita, baino hala ere bertako puntuak beste mapa ezberdinetan ikus daiteke: Landsat, OpenStreetMap, Google Local (GoogleMaps baino errezoluzio hobeagoa du), Windows Live Local, Multimap, Mapquest eta GeoURL. Ematen duen beste aukera bat norberaren web orrian mapa itsastea, honako itxura izango lukeela Sorry, your browser doesn't support iframes. Hemen ikus dezakezue non sortu zen Tagzania. Tagzaniari buruzko kontu gehiago bere blogean eta adibid...


Web horri honek edozein tokitan zeure emaila ikusteko aukera ematen du. Dohaneko zerbitzuaz gozateko zeure email kontua eta pasahitza besterik ez duzu sartu behar. Gainera 1000 megabyte ematen ditu emailak gorde ahal izateko. Nire emailarekin frogatu dut eta inolako arazorik ez dut izan, hala ere izan daiteke denekin erabilgarria ez izatea. VodafoneMail eta Yahoorekin egin dut proba eta badabil.


Agian ez duzue asko erabiliko "Bookmark" delakoak baino interneten informazio bila ibiliz gero oso erabilgarriak gerta daitezke. Bookmark-ak orrialde bat markatzeko balio dute (bai liburu bai internetean ere), del.icio.us-ek ematen duen aukera da norberaren bookmark hauek edozein tokitik ikusi ahal izatea, beste edonorekin konpartitzea... Dohaneko zerbitzua da hala ere erregistratu barik ezin daitezke bookmark-ik gehitu datu base honi.


BirthdayAlarmBirthdayForeverdel.icio.uselfURL MediaMax MyEmail.comTagzaniaTinyURL.com


praktiketan 1456152284208

WEB2.0 delakoarekin zerikusia daukaten gauzeri buruz euskaraz idazten saiatuko naiz

Azken iruzkinak

Alexander Muse

Alexander Muse 2006-03-29 04:26 #1

Glad you like elfURL! The elves appreciate it!

Imamon

Imamon 2006-03-03 22:36 #2

Beste aukera bat http://tinyurl.com