Albisteak "Zabaltzen"

praktiketan 1456152284208 Praktiketan | 2006-04-07 15:59

Zabaldu.com
Orain dela gutxi interneten Zabaldu.com orria agertu zen, eta badirudi pixkanaka jendeak ezagutzen ari dela. Web orrian dioen moduan Zabaldu.com honako hau da:

    "Interneten aurkitutako albiste interesgarrienak zabaltzeko aukera ematen duen sistema da. Edozeinek bidali ditzake albisteak eta gainontzekoek bozkatu ditzakete, horrela boto kopuru bat jasoz, jendeari interesatzen zaionaren arabera. Eta horrela, boto gehien jasotzen dituztenak azalduko dira hasierako orrialdean. Hasiera batean bidalitako albisteak ilarara doaz zuzenean, eta botoak jasotzen baditu orrialde printzipalera joango da."
Zabaldu.com gaztelerazko Meneame.net-aren klon deritzonetakoa da. Meneame.net-en kodigoa hartuz sortu izan da, kodigo hau jaisteko aukera ematen bait du Meneame.net orriak.


Utzi iruzkina: