Zerbitzu hau ere oso interesgarria da, bertan 5GB gorde daitezke dohan eta sarean edozeineri eskuragarri jarri, pasahitzez babestu edota norberarentzat bakarrik jarri. Fitxategien tamainu maximoa 100MB-koa da. Zerbitzu honen beste gauza interesgarria, bertan topatu daitezkeela hainbat liburu eta programa interesgarri guztiz dohan jaisteko aukerarekin.


Interesgarria benetan Streamload-ek duen orri hau. Bertan erabiltzaileak (dohan) 25Giga gordetzeko aukera du. Gainera disko gogor hau beste batzuekin partekatu dezake. Erabilgarria iruditu zait, eta oso erraza da fitxategiak igotzea, beste web toki batzuek ez bezala fitxategi kopuru handia igo daiteke erraztasun handiz. Frogatu eta esango didazue zer iruditzen zaizuen.