Escritorio Público

katixa 1456150281693 G&A (Gauez eta Azpikeriaz) | 2008-09-30 19:49
2

Krisiak krisi, lanik ez zait falta kurtso honetan. Unibertsitateko klaseak, bukatzen ari naizen ipuin-liburua, Deia, Argia, Aizu eta hala eskatzen didaten (ia) medio guztientzat idazten ditudan kolaborazioak…

Gustura egiten ditut horiek guztiak, eta ez didazue horregatik kexatzen entzungo. Baina badago beste betebehar bat guztiz miserable egiten nauena batzuetan, eta oraindik ez dut blog honetan pena hori arindu. Eta bada garaia. Tesiaz ari naiz. Ez diot denbora askorik dedikatzen, baina beti dago hor, nire kontzientzian, pisutsu. Kurtso honetan tesia inskribatzea tokatzen zait 3. aldiz. Lehenengo aldiz inskribatu nuenetik ez da aurrerapen handirik egon.

Oporretan nengoela, Palenquen, Chiapasen, denda bitxi honekin egin nuen topo. Escritorio Público bat, eta bere zerbitzuen artean...


Orduan argazkia baino ez nion atera. Baina bueltatu nahiko nuke, eta presupuesto bat eskatu. Benetan.

Sergio

Sergio 2008-10-01 22:33 #1

Baina... badaukazu gairik?<br>

katixa

katixa 2008-10-02 12:35 #2

Badut gai bat, Sergio, falta zaidana gogoa da.<br>


Utzi iruzkina: