Back on top
Ondo egon dira
oporrak, ondoegi, aukeran, martxa behar bezala hartzeko orain. Denbora gehiegi
xahutzen dut Facebook madarikatuarekin. Labea hondatuta daukat, eta Fagorreko zerbitzu teknikoak ez du deitzen. Nire word programako euskara zuzentzailea
txoratu egin da, eta espazio guztiak marra gorriz betetzen dizkit. Nire begiak
ere ez dabiltza fin: miopiak gora egin dit (4,25 begi bakoitzean) eta orain
gainera astigmatismoa ere aurkitu didate (dioptria bat eskuineko begian).
Hauexek dira
neure penak. Ikusten duzuenez, ezin gehiegi kexatu.
Ongi etorri berriro ere txoko honetara.
Iruzkinak
Aitor 2008-09-22 17:24 #1
Oporrak ondo aprobetxatuko zenuela espero dut, buelta nahiko aldapan gora izaten ari zara eta. Baneukan zure berri izateko gogoa. Iraila ondo sartua izanda luze egin zait eta hemen zure idatziak ez irakurtzea eta. Animoak Katixa. <br>
gogola 2008-09-23 16:17 #2
Lasai, Katixa, betaurreko berriak CEDROk ordainduko dizkizu eta!<br>
Utzi iruzkina: