Agurren garaia (lap-top gaixoa)
Erabakia hartua dago. Kostatu egingo zait baina ez zaitut nirekin eramango. Etxean geldituko zara, zure maletatxo beltz eta erosoan. Nire zain. Badakit bi urte eman ditugula bata bestearen alboan, banandu gabe, momentu onak eta kaxkarrak igarotzen: inspirazio boladak, birusak, windows krisiak, internet konexio azkarrak eta motelak.
Baina atsedena behar dut oraingoan. (Even lovers need a holiday
far away from each other, gogoan duzu mp3 formatuan daramazun abesti hori ? Ba horixe behar dut nik.)
Hogei egun izango dira, ez besterik. Lortu dezakegu. Faltan botako zaitut (nola ez!) baina horrela gure birtopatzea intentsuagoa izango delakoan nago. Jakinaren gainean egon zaitezen agian beste ordenagailuen kontsolamendua bilatuko dudala aurretik konfesatuko dut. Ez iezadazu kontuan har, maitea. Kontsolamendu banala izango da, aringarri fisiologikoa. Enkontru motzak: posta elektronikoa konprobatu eta ez besterik, ziber-kafe zaratatsu eta zikinetan. Zure eta nire artean dagoenarekin zerikusirik ez.
Gogoan izango zaitut: zure magal beltza, zure teklen trakataka, zure barnean gordetzen dituzun artxibo guztiak. Ez nitaz ahaztu. Ez nigatik sufritu. Hogei egun ez dira ezer. Malkorik ez, panpox.
Iruzkinak
Patxi 2005-07-12 01:25 #1

"Baina utzi nazazu piztuta! Gogora zaitzadan momentuoro. Entreteni nadin gure orain arteko amodioarekin... " esan zuen berak, bere maletatxo beltz erosotik...

GJ 2005-07-17 23:07 #2

Zure Pinball da oso azkarra, nirea baino......kontsolamendua emango dit.... Dena den hobe duzu ziurtasun kopia bat egitea. edozein egunetan biluzik gera ez zaitezen! windows madarikatu hori!

Katixa Agirre 2005-07-18 12:51 #3

Aita, utzi nire ordneagailua lasai, oporrak merezi ditu eta!

itsas_begiak 2005-07-25 22:32 #4

Ondo ibili hortikan zehar katixa! > Gasteizko jaietarako bueltan bai?
Ikusi arte !

Patxi 2005-08-02 11:04 #5

I have missed you. In fact, I've been revoltingly unfaithful to you, but missed you anyway.

2006-01-27 14:59 #6

Ondo pasa oporretan,katixa. > Muxu bat.Ondo pasa oporretan,katixa. > Muxu bat.

Utzi iruzkina: