Ezin da egileen izenik ahaztu, ala?
Gaur udaldirako liburu-pilaketa egin dut. Nik, populazioaren gehiengoak bezala – irakurtzen duen populazioaren gehiengoak bezala, alegia– udan irakurtzen dut gehien. Nobelak hoberizten ditut garai honetan, kurtsoan zehar ipuin laburrak –metroko bidaietarako luzera egokia dutelako– biografiak eta bestelako lan ez literarioak irakurtzen ditudalarik. Beraz udaldirako nobela-pilaketa egin dudala gaur esango dut.
Hiru liburu-dendetan eta liburutegi publikoan izan naiz. Liburutegi horretako apal baten aurrean, MEL eta MER artean, hain zuzen, gogora ekarri dut ustekabean aspaldiko uda bateko irakurraldi gatazkatsua.
Hamar urte nuen, eta abuztua igarotzen ari nintzen Azkainen, familiarekin, baserri zahar eta handi batean. Oso leku ederra, Larrun mendia aurrez aurre. Ahizparekin egiten nuen lo eta gau horretan nekatuta zegoela eta argia itzaltzeko esaten zidan, ekin eta ekin. Nik, irakurri nahi nuenez, pasillora jo nuen, bertako argipean irakurtzeko, nire ahizoa madarikatu ostean, suposatzen dut.
Logelako argia itzali, pasilloko zoru hotzean eseri, ezkerreko eskuarekin liburua hartu eta eskuinekoa laxaturik utzi nuen zoru gainean. Momentu horretan bertan hozka mingarria sentitu nuen eskuineko eskuan, hatz txikitxoan hain zuzen ere. Ezin izan nion oihuari eutsi. Aita eta osaba etorri zitzaizkidan berehala kezkaturik, nire eskuari begiratu zioten eta gero erle erraldoi bat ikusi zuten nire alboan, hil-hurren. Eztenik gabeko erlea zen hura, noski, berea izandako eztena nire hatz txikitxo gaixo barruan baitzegoen. Ni erdi-zorabiaturik, negar bizian.
Erreakzio alergikoa izan nion ziztadari. Ospitalean pasa nuen gaua, frantsesez hitz egiten zidaten mediku eta erizainekin. Esku gaixoa bi aste inguru izan nuen handituta. Oraindik dut zulotxo bat erleak eztena utzitako lekuan.
Begitan hartu nuen gau horretan irakurtzen ari nintzen liburua . Azkaineko etxe zahar horretan gelditu zela uste dut. Ezin da ipuinik asmatu, ala? edo horrelako izenbururik zeraman liburua zen. Autorea ordea ez nuen begitan hartu, ez nuelako bere izena gogoratu ere egin. Gaur, bat-batean, urte dexente eta gero, liburutegiko MEL eta MER tarteko apal horren aurrean ohartu naiz. Argia ikusi dut.
Gogoratu dut egilearen izena, eta poztu egin naiz bere izenaz orain arte ahazteaz, eta begitan ez izateaz. Memoria selektiboa inbento paregabea da.

Iruzkinak
Julen 2005-07-06 00:00 #1

Ba nik ez dakit salbuespen bat naizen ala ez, baina kostatu egiten zait udaran irakurtzea! Zuk behintzat aprobetxatu ba.

Xabi 2005-07-06 11:15 #2

Ba niri itzelezko putada egin didate: herriko liburutegia arratsaldez itxi. >
Bidali beharko dut baten bat goizez zerrenda batekin, zeren bestela akabo etxe ondoko landan gerizpean egin nahi nituen irakurketa saioak. >
Proposamenik zerrendarako?

Patxi 2005-07-07 18:06 #3

Arazoa da memoria selektiboaren bridak ondo eutsi ez, eta gauza txar bat ezabatzera junda, urte-bolara oso bat ezabatzen dezunean. Neri gertatu zait. Jun dan astean lagun batekin alkartu, eta gogoratu ere ez berarekin gela berean egon nintzenik! Bolara oso hura, guztiz "formateatuta". Hau miseria.

kleinoooo 2005-11-23 01:38 #4

Hey, you have a great blog here! I'm definitely going to bookmark you! >
I have a senior advisor site. It pretty much covers marketing stuff for certified senior advisors or other senior advisors. >
Come and check it out if you get time :-)

Utzi iruzkina: