Stormy Weather
Goiz eguzkitsuaren ondoren , arratsaldean eguraldia nahasten hasi da. Nire buruarekin guduka nabil, malenkoniari utzi behar diodan espazioa negoziatzen. Zentimetro bat ere ez! diot nik. Ez izan hain zorrotza, egun batengatik… dio nire beste niak.
Trumoiak hasi dira.
Orain euria.
Zergatik sufritzen dudan galdetzen badidate eta zugatik sufritzen dudala badiot, ez naiz zehatza, ez naiz zintzoa. Zu ez zara nire sufrimenduaren sorburua, baizik eta bokalea. Nire bizitzako frustrazio txikienak ere zure izena ahoskatzen du. Auskalo zergatik.
Orain txingorra, eta jendea korrika.
Argia joan egin da, lau segundoz. Lau segundotako panikoa.
Gaur, adibidez, katarroa dut, eta trena joan egin zait. Honekin nahikoa dut zure izen debekatua konbokatzeko eta euriari begira gelditzeko. Errazago omen da zuregan daraman pena hau, bidea ezaguna zait, maldan behera egitea besterik ez dut behar, grabitatea lagun.
Euria bare dabil. Eta trumoiak geroz eta urrunago.
Iruzkinak
2006-01-27 14:59 #1

Eskerrikasko. Etortzen baaiz kendukoizkiñat ire miñ eta kezkatxo guztik piñ eta eerki. Braga beltzak ekarri. >Bestaldetio, emen e kazgagorra in diñ. Katarrontzat iboprufeno.Eskerrikasko. Etortzen baaiz kendukoizkiñat ire miñ eta kezkatxo guztik piñ eta eerki. Braga beltzak ekarri. >Bestaldetio, emen e kazgagorra in diñ. Katarrontzat iboprufeno.

2006-01-27 14:59 #2

Bihotzian min dut > min etsia
negar ixila > darion miña
> Ilunetik gatoz ta ilunera goaz, bitartean lanbroan artean negar egin, maitatu eta amets egiten dugu.Esperantza izoztuen herrian bizi gara. Jada malko guztiak amildu zaizkigu oinazearen itsalabarrean barna. Oroimena geratzen zaigu soil-soilik, Kirmenek zioen moduan maitasun keinu bat besterik espero ez duten haienganako oroimena,alegia.
Hitz hauek idazten ditudan bitartean, gasteizko txosnen musika datorkit burura, berriki izan ditugun gertakariekin lotuta. Hertzainaken jakituria popularra: >Hau dena aldatu nahi nuke,alferrik bizi ez naizela uste,baina soilik amorrua senti dezaket,zuen kontra botatzeko,zuen kontra botatzekoo !!!

Utzi iruzkina: