Dietaren errua

katixa 1456150281693 G&A (Gauez eta Azpikeriaz) | 2005-04-07 10:37
3

Atzo Habana Blues filma ikustera joan nintzen. Gustatu zitzaidan, negar egin nuen ase geratu arte, aspaldiko partez.

Baina ez da hori gaur izango nire mintzagaia.

Zinemarako bidean Enriqueta Benito ikusi nuen, UAko idazkari nagusia eta lehendakaritzarako hautagaia. Bere standean, bapo-bapo, Araba Euskaditik askatzeko sinadurak biltzen. Horrek ez zidan atentzioa eman ordea. Ez behintzat Benitoren irudi aldaketa bezain beste. Alava como Navarra lelo hori aspalditik darabiltzate (Leirek ziurrenik gogoratuko du, ezta, maitea?) beraz ohituta gaudela esan beharko.

Memoriak huts egiten ez badit Enriqueta Benito lodia zen. Lodi-lodia. Hau da: gizena, potoloa. Atzo ez. Atzo ninfa ba zen. Silfide bat. Benetan diot. Movie star bat ematen zuen, ile-apaindegitik atera berria, makilatuta, bere traje estu-estuarekin, 36ko neurrikoa gehienez.

Kalkulatzen hasi nintzen: zenbat kilo galdu ditu emakume honek? Berrogei inguru, dudarik ez. Hura marka, aizue. Meritua duenik ez du inork ukatuko. Eta gero gauza hauek baten auto-estimuan eragina izango dute. Nola ez izan. Zure buruarekiko konfiantza eman behar dizu. Imajinatzen dut Enriqueta, esnatu berria, ispiluaren aurrean, bere buruari zuzenduz:

- Animo, Enriqueta! Tipo hau lortu baduzu nola ez duzu ba lortuko Araba Euskaditik askatzea?

Eta dena dieta on baten erruz.


3ARRANO

3ARRANO 2005-04-08 14:28 #1

<p>Hara! Eta nik duela gutxi Enriquetaren argazki bat ikustean pentsatu nuen duela askokoa izango zela, oso argal zegoelako! Beraz orain argaldu da? ><br />Baina ziur dietagatik izan dela, edo liposukzioaren mirari berri bat da?</p>

Katixa Agirre

Katixa Agirre 2005-04-08 18:50 #2

<p>Post hau idatzi ondoren jaso ditudan informazioek zirujia tartean egon dela diote. Baina, aizu, gure lizentzia poetikoak behar ditugu, ezta?</p>

3ARRANO

3ARRANO 2005-04-10 23:54 #3

<p>Noski baietz, irudimena erabiliz batzuetan istorioak askoz ederragoak dira.</p>


Utzi iruzkina: