Nobela idaztea baino zailago
Nobela bat idaztea ez da gauza erreza. Nobela txar bat idaztea ere zaila dela esango nuke. Baina badago nobela bat (ona zein txarra) idaztea baino zailagoa den gauza bat: nobela bat idazten ari den pertsona batekin bizitzea, alegia.
Batetik oso dudatsua, inseguroa da nobela bat idazten ari dena. Dena bertan behera uzteko kapaza da edozein momentutan. Artxiboa ezabatzeko, eskuizkribua erretzeko kapaza. Eta han egon behar duzu zuk “ez egin txorakeriarik, utzi idatzitakoa deskantsua hartzen eta bihar begi berriekin ikusiko duzu” esanez.
Bestetik inspirazioaren eskuetan dago nobela idazten ari dena. Eta inspirazioak harrapatzen badu, akabo, albokoak berdin dio, ez da inor existitzen bere nobelatik at. Berdin zein egoeratan dagoen: bazkaria prestatzen, dutxa bat hartzen, kalean, metroan, ohean…
Nire aholkua: idatz ezazue zuek nobela bat zuekin bizi dena idazten hasi baino lehen. Niretzako beranduegi da. Zuentzako oraindik esperantza badago.
PS. Hara, hamabigarren pisu batean bizitzearen beste abantaila: atzo Pe eta Ma ikusi nituen nire balkoitik.
Iruzkinak
Julen 2005-04-14 19:49 #1

Zure egoerak nolabait "Lucía y el sexo" filmekoa gogoratu dit. >
Lan eskerga egin beharko duzu albokoa mantentzen. Animo.

Anonymous 2005-04-16 00:52 #2

sasoi latzak dira benetan, "gazteitxaropentsuak" ere bai, batez ere zeozer sortzen ari denean.... ezta? Dena den bikotekaz taldekaz baino estuagoa dela, badakigu, hala ez? idazlegai horiek!

Patxi 2005-04-16 17:52 #3

Ba segun ze egoeratan inspirazioa azaltzea, nobela berri baterako gai sortzailea izan daiteke. >
Demagun adibidez, zu azpian zaudela eta bera gainean, edo alderantziz, perspektibaren asuntoa ez baita guztiz determinantea egoera horretan. Eta demagun, adibidez, zuri, edo hari, ez zaiola askorik falta zerua ikutzeko. Eta bapatean, zuk edo berak, ulertu egiten dezuela bapatean goizean autobusean zindoaztela emakume haren keinua, eta nobelaren gakoarekin zerikusia duela, eta ezin diola berak, edo zuk, ihes egiten utzi... >
Eskuiskribua erretzen duena, edo artxiboa ezabatzen duena, idazlea ez dan beste hori izan daiteke, eta oso egoera sujerikorra sortarazi, nobela berri baten abiapuntua. >
Odolaren orbainak kentzeko... Ez naiz ba oraintxe gogoratzen ze metodo zan guztiz eraginkorra. >
Fosfato trisodikoa igual? >
Begira ze izenburu dotorea, nobela baterako. >
Fosfato trisodikoak ezabatu zuena...

Anonymous 2005-10-15 01:22 #4

hi all im harro >
nice to see you :) >
I made a new site harro >
its all about cash and harro

Anonymous 2005-10-15 01:47 #5

hi all im harro >
nice to see you :) >
I made a new site harro >
its all about cash and harro

Anonymous 2005-10-15 02:25 #6

ballroom harro >Nice site
>I found here by searching ballroom harro
>Check out this
ballroom harro

2006-01-27 14:59 #7

biharkoak irrikitan nau >Egun hausnarketa pasa ta gero harritzko zerbait irakurriko omen dugu Periodicodealavan, ala ez?biharkoak irrikitan nau >Egun hausnarketa pasa ta gero harritzko zerbait irakurriko omen dugu Periodicodealavan, ala ez?

2006-01-27 14:59 #8

gaurkoa irakurrita solipsismo deituriko hitza etorri zait burura. aireportu baten propaganda bihur daiteke. "Gaur "eldiarionoticias(delastierras) alavesas" erosi dudan egunkarian zure Aterpe Pribatua PCiskribuarekin topo egin dut, oraindik ez dut irakurri betiko/penibetiko Castellanos Rafael artikulua, baina Aterpeari bueltatzen, koloniako detaile nimiño hori, bada?. Hasierako anbiguitatea desagertuz gero, soilik hau komentatzekoa da. gaurkoz >e.a. bioalai estekagatik, eta agirretxerena?

gaurkoa irakurrita solipsismo deituriko hitza etorri zait burura. aireportu baten propaganda bihur daiteke. "Gaur "eldiarionoticias(delastierras) alavesas" erosi dudan egunkarian zure Aterpe Pribatua PCiskribuarekin topo egin dut, oraindik ez dut irakurri betiko/penibetiko Castellanos Rafael artikulua, baina Aterpeari bueltatzen, koloniako detaile nimiño hori, bada?. Hasierako anbiguitatea desagertuz gero, soilik hau komentatzekoa da. gaurkoz >e.a. bioalai estekagatik, eta agirretxerena?

Utzi iruzkina: