Ezkontza-epidemia
Badago pertsona guztion bizitzan halabeharrez eta tupustean ailegatzen den momentua. Berdin da hura ekiditeko egiten ditugun ahaleginak, esfortzu guztiak aintzat hartu gabe momentum terribilis hura ailegatuko baita. Lagunak ezkontzen zaizkizun uneaz ari naiz.
Zure lagunekin geldituko zara gau batez, lasai asko afaltzeko, garagardotan ibiltzeko, eta bat-batean, abisurik gabe, batek ditxosozko aldarrikapena botako du: “Neskak, ezetz asmatu: ezkonduko naiz!” Garagardoa, noski, kontrako eztarrira. “Ezkondu? Baina zergatik?” “Haurdun al zaude?” "Eta norekin?"
Hori ez da zure lagunak espero duen erantzuna, zure lagunak zorionak edo antzekorik entzun nahi du, eta errebantxa hartzeko ezkontza-zerrenda garesti baino garestiagoa atonduko du. Ez da atzera bueltarik egongo, ordea, erabakia hartuta dago. Gonbidatu ere, gonbidatuko zaitu, eta zuk, gainera, mozorrotua jo beharko duzu elizara, ile-apaindegian dirutza ona utzi ondoren.
Okerrena da lagun koadrilako giroa erabat zapuzten dela kasu hauetan. Bat-batean guztiak zaharrago sentitzen hasten zarete, arduratsuago, zintzoago. Afarietara orain zure laguna bere senarrarekin etorriko da. Eta senar bat mahaian izateak gauzak apur bat usteltzen ditu, onar dezagun hau.
Are okerrago: behin ezkontzen harra sartuta, ez da sagarra sanorik geldituko. Prozesu itzulezina da, batetik hasita guzti-guztiak eroriko zarete. Ezkontza-epidemia hedatuko da poliki-poliki, eta ez da momentuz honen kontrako txertorik ezagutzen. Epidemiarekin batera, paranoia ere zabalduko da, edozein gertakari xalo susmagarri bihurtuz. “Atzo mutil batekin joan nintzen zinemara.” “Zuk ere? Zuk ere abandonatu behar gaituzu?”
Hobe da umorez hartzea. Ospakizunaren egunean ahal bezain beste txanpan edatea eta harekin estatistiken kontra topa egitea. Izan ere, lagunak ezkontzen zaizkizun momentua ailegatzen den moduan, beste momentu ekidinezin bat ere ailegatzen omen da urteen bueltan, estatistiken arabera: lagunak dibortziatzen zaizkizun momentua, alegia.
Iruzkinak
Patxi 2005-10-04 15:38 #1

estatistikek ere zera diote: dibortzioaren arrazoi zabalduena, infidelitatea dala, eta askotan zure lagunik onena dala zure senarrarekin juten dana. >
Tokatzen zaizunean, (noiz tokatzen zaizu lagunei berria ematea?) gogoan hartu, "El silencio de los corderos" filmean azaltzen dan pasarte bat: >
Gertuen dezuna desio dezu gehien... >
Ondo zabaldu begiak!

Maria 2005-10-04 20:53 #2

ja,ja,ja,ja,zoragarria benetan. Esango nuke behintzat, eskontza egunean, nahiaina doan edan dezakezula, baina izatez ez da ala ¿ezta?. Zeren zeharo garezti urteten dira, bazkaria, dantza orduak, edari guztiak... ja,ja >
Banago zenbait gauzatan zurekin adoz, hala ere, zahartzen hasiak gara ;)

Xabito 2005-10-05 08:07 #3

Ni zirionez ez naiz ezkontza batera joan zortzi urte neuzkanetik. Gorbata gorri bat eta praka laburretan joan nintzen. >
Ados nago Katixak dinoenarekin, halakoa da bizitza, eta gizartea. >
Itsas Begiak, aurrerapauso galanta eman duzu egoeraren analisian, ur sakonetan sartuz. Oro har iruditzen zait plano teorikoan zuzen zabiltzala, baina gauza bat esango nizuke: Ba al dago kontraesan eta miseria bako gizon-emakumerik? Ba al dago iraultzaile ezkertiar perfekturik? Espero dut ezetz, ez litzateke eta gizakia izango. >
Nik uste dut, gainera, erlazio afektiboetako gorabeheren arloan ezin ditugula beste arlo batzuetan aplikatzen ditugun parametroak aplikatu; gu oso arrazionalak eta kontzientziatuak egon gaitezke, baina une txarretan eta estualdi afektiboetan sarri azaltzen da barruan daroagun izaki irrazionala, berekoia, akaparadorea. Beti ez, noski, pertsona bakoitza mundu bat da. >
Lehenengo goitik behera aldatu beharko genuke gizartea eta hainbat balore, eta gero erlazio afektiboak. Eta hala eta guztiz ere....

aiooo 2005-10-05 09:47 #4

Ez zakinat, ba. Neskazaharren demagogia antzeman zionat testuari. Ezkondu nahi badu, ezkontzea zaukan, eta zorionak. >
Besterik dun ezkontzen inguruan sortzen den zurrunbiloa, estetika kitsch hori, dirualdea eman beharra. Urteetan ikusi gabeko jendeak ere gonbidatzen hau. Ez non ibiliko zen hau orain arte! Bizia ala moltsa! Eta pozik egon behar gonbidatu hauelako. To! >
Huskeria horiek kenduta, eta halakoetan jausi ezean, zergatik ez?

Anonymous 2005-10-05 12:36 #5

Aitortu behar dut niri gustatzen zaizkidala ezkontzak.Itsasbegi ez haserratu ,baina zer plasta zaren!Beintzat begiak urdinak izango dizkizula espero dut.

2006-01-27 14:59 #6

When is Apple going to open up? >It's easy for us to lean over someone's shoulder as their Windows laptop shudders to a halt with a Blue Screen of Death, and whisper: "There's a better way, you know.
Hi, I was just blog surfing and found you! If you are interested, go see my anxiety related site. It isn't anything special but you may still find something of interest on anxiety >
Thx. >Sonny M.When is Apple going to open up? >It's easy for us to lean over someone's shoulder as their Windows laptop shudders to a halt with a Blue Screen of Death, and whisper: "There's a better way, you know.
Hi, I was just blog surfing and found you! If you are interested, go see my anxiety related site. It isn't anything special but you may still find something of interest on anxiety >
Thx. >Sonny M.

2006-01-27 14:59 #7

Ezkontzarena azken fiñean, estrukturazio ideolojiko jakin batzuk historian zehar elikatu duten modelo sozial baten ondorioa besterik ezta.Arazoa hortan bakarrik balego, gaitzerdi. Gordinagoa da horren atzetik izkutatzen den harreman sozialak kontzeptualizatzeko ezintasuna. >Egia esan behar bada, ezkontzak kritikatzen dituzten askok ere finean modelo berdina jarraitzeute beren harreman interpertsonaletan.
Fidelitatea,akaparazioa,amodio egoista,jabetza pribatuaren modeloa,alegia.Maitatzeko beste era batzuk posible direla ziur nago baina gizarteak bortizki bultzatzen gaitu betikoetara.Eta gizartea diodanean ez naiz ari ente abstraktu batetaz,gure ondoan dauden pertsonetaz ari naiz,lagunak,familia,koadrila, entorno soziala,hain zuzen ere. >Ezkerreko ikuspegia izateak be eztu balio (antza denez)bikote erlazioen inguruan ematen den diskurtsoa arintzeko.Bakoitzaren bikotea,erlazioa,sakratua da,hortan eztago diskurtso alternatiboak eraikitzerik, ez eta bestelako gizarte-ereduak bermatzeko urratsak ematerik. Betidanik pentsatu det,erlazio afektiboen mikro-kosmosean ikusten dela pertsona bakoitzaren benetako balioa, egiazko baloreak praktikara eramateko gune aproposena baita. Gure barruko sentimendu sakonenak jokoan daudenean ikusten baita ze puntutaraino kapazak garen gure etika propioa (batez ere ezkerretatik gizartea eraiki nahi dugunontzat ari naiz) egoismoaren gainetik jartzeko.Izan ere, egunerokotasunan erraza dugu paper ezberdinak antzeztea,maskarak jartzea,iraultzaile ta koherenteak lez agertzeko.Baina gure ametsak,ilusioak eta egoismoak uztartzen diren esparru afektiboan hainbatetan kritikatzen ditugun jokaerak baliatzen ditugunean ikusten da argiro itxurakeria ta berekoikeria jaun ta jabe direla gaurko gizartean.Eta txarrena dena, bere burua ezkertiatzat eta iraultzailetzat duten askok horrela jokatzen dutela. Izan daitezela zoriontsuak,bada,haien hipokresian murgildutak !!Ezkontzarena azken fiñean, estrukturazio ideolojiko jakin batzuk historian zehar elikatu duten modelo sozial baten ondorioa besterik ezta.Arazoa hortan bakarrik balego, gaitzerdi. Gordinagoa da horren atzetik izkutatzen den harreman sozialak kontzeptualizatzeko ezintasuna. >Egia esan behar bada, ezkontzak kritikatzen dituzten askok ere finean modelo berdina jarraitzeute beren harreman interpertsonaletan.
Fidelitatea,akaparazioa,amodio egoista,jabetza pribatuaren modeloa,alegia.Maitatzeko beste era batzuk posible direla ziur nago baina gizarteak bortizki bultzatzen gaitu betikoetara.Eta gizartea diodanean ez naiz ari ente abstraktu batetaz,gure ondoan dauden pertsonetaz ari naiz,lagunak,familia,koadrila, entorno soziala,hain zuzen ere. >Ezkerreko ikuspegia izateak be eztu balio (antza denez)bikote erlazioen inguruan ematen den diskurtsoa arintzeko.Bakoitzaren bikotea,erlazioa,sakratua da,hortan eztago diskurtso alternatiboak eraikitzerik, ez eta bestelako gizarte-ereduak bermatzeko urratsak ematerik. Betidanik pentsatu det,erlazio afektiboen mikro-kosmosean ikusten dela pertsona bakoitzaren benetako balioa, egiazko baloreak praktikara eramateko gune aproposena baita. Gure barruko sentimendu sakonenak jokoan daudenean ikusten baita ze puntutaraino kapazak garen gure etika propioa (batez ere ezkerretatik gizartea eraiki nahi dugunontzat ari naiz) egoismoaren gainetik jartzeko.Izan ere, egunerokotasunan erraza dugu paper ezberdinak antzeztea,maskarak jartzea,iraultzaile ta koherenteak lez agertzeko.Baina gure ametsak,ilusioak eta egoismoak uztartzen diren esparru afektiboan hainbatetan kritikatzen ditugun jokaerak baliatzen ditugunean ikusten da argiro itxurakeria ta berekoikeria jaun ta jabe direla gaurko gizartean.Eta txarrena dena, bere burua ezkertiatzat eta iraultzailetzat duten askok horrela jokatzen dutela. Izan daitezela zoriontsuak,bada,haien hipokresian murgildutak !!

2006-01-27 14:59 #8

nere haserrea erakusteko baimena hartuko det >nire inguruan ezkontzen diren neskak emakume bihurtzen dira bapatean, koszienteki edo inkoszienteki, ordutik aurrera pertsona serio dira; mutilak berriz, cadena cope entzuten hasten dira, homosexualen ezkontzak debekatu nahi lituzkete eta telebitako futbol partidek ikaragarrizko erakarpena sortzen diete
>amennere haserrea erakusteko baimena hartuko det >nire inguruan ezkontzen diren neskak emakume bihurtzen dira bapatean, koszienteki edo inkoszienteki, ordutik aurrera pertsona serio dira; mutilak berriz, cadena cope entzuten hasten dira, homosexualen ezkontzak debekatu nahi lituzkete eta telebitako futbol partidek ikaragarrizko erakarpena sortzen diete
>amen

2006-01-27 14:59 #9

Aber, baina, gaur egun zer da ezkontzea? arazo burokratikoak arinduko dizun paper bat sinatzea, besterik ez... Bakoitzaren esku dago sinatze horren inguruan parafernalia gehiago edo gutxiago antolatzea... >Nire ustez, kuadrilan gertatzen den aldaketarik larriena seme-alabak izatearen "epidemia" da...Aber, baina, gaur egun zer da ezkontzea? arazo burokratikoak arinduko dizun paper bat sinatzea, besterik ez... Bakoitzaren esku dago sinatze horren inguruan parafernalia gehiago edo gutxiago antolatzea... >Nire ustez, kuadrilan gertatzen den aldaketarik larriena seme-alabak izatearen "epidemia" da...

Utzi iruzkina: