HTML
Karrera egiten nenbilela HTMLk Hyper Text Mark-up Language esan nahi zuela ikasi nuen. Karrera bukatu eta doktorego kurtsoetan XMLren berri izan nuen: Extensible mark-up language omen zen hori.
Urte batzuk pasa dira eta bi gauzak ondo baino hobeto gogoratzeko kapaza naiz. Harro egon beharko nintzateke. Unibertsitateko sistema pedagogikoa laudatu-edo.
Gauza da ez dakidala zertarako balio zaizkidan ditxosozko HTML edo XML horiek. Irakasleak ez ziren hain urrunera ailegatu. Ingelesezko hitz potolo horiekin botatzearekin bapo gelditu ziren. Horrelako analfabetismoa sustatzen da fakultateetan.
Horregatik gaur, nire blogarentzako diseinu berri baten ideiarekin buruan altxatu naizela, erabat frustratuta bukatu dut eta azkenean blogger-ek eskaintzen didan plantilla ready-made horietako batekin gelditu naiz.
Analfabeta lizentziatu bat.
Iruzkinak
Patxi 2005-10-07 01:35 #1

emaidazu zure pasahitza, eta marabilak egingo dizkizut! >
(ez du ematen informatikaz ari naizenik, ezta?)

Xabito 2005-10-07 08:23 #2

Webguneari estiloa zehazten diona, Julenek dioen bezala, CSS da. Gero txantxiloian tauletako tamainuak-eta moldatu daitezke. Nik neurean aldaketa batzuk egin ditut, baina Bloggerren txatxiloian aldaketak egiten Patxi da errege.

Anonymous 2005-10-07 11:26 #3

Hori, hori...! >Nik ere Cascading Style Shit hori erabili nahi dut!

Anonymous 2005-10-10 09:20 #4

Dedio... >nonbait norbaitek eskua sartu ta marabillak egin ditu...

G.J. 2005-10-16 21:20 #5

jakiteak ez du ogirik jaten...

Katixa Agirre 2005-10-16 21:36 #6

Informatika irakasle bat etxean eta ni horrela, ez dizu lotsarik ematen, GoƱiko jauntxoa?

2006-01-27 14:59 #7

Gehiago nahastera nator: egin nahi duzunerako (zenuenerako) CSS (Cascading Style Sheet) da hitza. HTML ez zenuke apenas behar horretarako. >Ondo izan.Gehiago nahastera nator: egin nahi duzunerako (zenuenerako) CSS (Cascading Style Sheet) da hitza. HTML ez zenuke apenas behar horretarako. >Ondo izan.

2006-01-27 14:59 #8

Ikusten? >Analfabeta hutsa.

Ikusten? >Analfabeta hutsa.

Utzi iruzkina: