Loreak eta Patxiak

katixa 1456150281693 G&A (Gauez eta Azpikeriaz) | 2005-10-11 19:48
6

Egunotan nire blog honetan eskua sartzen ibili naiz. Diseinu kontuetan nire bat-bateko interesak idazteko dudan gogo eskasa estali baino ez du nahiko, agian, baina hori beste batean tratatuko dudan gaia da.

Hau bezalako orrien laguntzaz, non makina bat diseinu original topa daitezkeen, eta Patxi Traperoren abildade fantastikoaz bakarrik lortu dut begi-bistan duzuen emaitza.
Nire esker ona Patxirentzat. Eta animoak beste blogarientzat, CSI eta horrelako lengoaietan iaioak ez direnentzat. Nik lortu badut...

Eta hau kasualitatea. Beste Patxi bat gaur bertan kexatzen zen euskal blogosferan antzematen duen uniformitate estetikoaz. Ni behintzat salbu nago orain, Patxiren kritika beti zorrotzen salbu, alegia. Ez dakidana da nire diseinu berria gustuko izango duen ala ez, loreen lagun ez den heinean , behintzat. Bere iritzia emango didalakoan nago.

Eta diseinuaren afera argituta, idazketan ere maila berara iritsi beharko!

p. gaztelumendi

p. gaztelumendi 2005-10-12 09:22 #1

LOREAK MENDIAN >
Kritika zorrotzak egiten ditudala uste duzunean, niri iritzia ematen dudala iruditzen zait, ez besterik. >
Eta blog asko eta asko berdin antzekoak direla esan dudanean, plantilen gainean ari nintzen. Gogoeta eragiteko. >
Zure loreak gustatu zaizkit, egia esan. Loreak asko maite ditut, etxea ere lore eta landarez beteta daukat, eta herenegun ere, larrosa polit batzuk ekarri dizkit amak opari moduan baserritik. >
Baina larrosa guztiek dute bere arantza. >
Edukiaz, idazketa estiloaz... hortaz ere mintzatuko zara? Irakurriko dizkizut.

maria

maria 2005-10-12 13:33 #2

Gustoko ditut blogean egin dituzun aldaketak. Aurrekoa baino obeto dagoela dirudit. >
Nik ere asko maite ditut ekiloreak... Larua da nire kolorerik gustokoena eta gainera, eguzkiari, aurpegia baino bizkarra ematen diote beti ekiloreek... gizadiaren signu zoragarri bat ;) >
PD Kaktusak ere maite ditut noski, arantzadunak kanpotik eta urtsu eta samurrak barnekaldetik. Landarren mundua oso iradokitsua dageri, jeje

Luistxo

Luistxo 2005-10-12 14:48 #3

Nork behar du diseinua, zurea bezalako idazkerarekin? Diseinua guztiz gainbaloratua dago. Interneteko bulgaridadean, ostera, zurea bezalako luma zorrotz eta biziak harribitxiak dira. >
Xabier Mendigurenek esan zidan idazle ona zinela. Ona ez, zu idazle kriminala zara, Katixa. >
Segi horrela. >
Eta Ur Apalategiri, eman diezaiotela zapla! potroetan bere tesiarekin.

Luistxo

Luistxo 2005-10-14 18:04 #4

Min emateraino ebakitzen dute kontzientzia zure blogeko post garden, natural eta zorrotzek. >
Elsa born free. Piztia basati bat libre, Interneten suelto. Zuk ez duzu inongo patxi, luistxo edo kristoren leziorik behar.

2006-01-27 14:59 #5

Ondo da diseinu berria.Hala ere nire ustez diseinua gauza zeharo ez ezinbestekoa da.Inportanteena mamia da eta mamia idazkera da.Zu zure talentoarekin ez duzu behar zure textoak apaintzea. >Aurrera!!!Ondo da diseinu berria.Hala ere nire ustez diseinua gauza zeharo ez ezinbestekoa da.Inportanteena mamia da eta mamia idazkera da.Zu zure talentoarekin ez duzu behar zure textoak apaintzea. >Aurrera!!!

2006-01-27 14:59 #6

Luistxo, >kriminala? delinkuentea? delitugilea? mafiosa?
>Azaldu, please.

Luistxo, >kriminala? delinkuentea? delitugilea? mafiosa?
>Azaldu, please.

Utzi iruzkina: