He was a friend of mine
Ez da ohikoena . Ohikoena jendea altxatzen ikustea da. Palomita ontziari ostiko bat ematea, albokoari galdetzea: Gustatu zaizu? Ulertu duzu bukaera hori? Baina hil da ala dena amets bat zen?
Baina atzo ez ohiko gauza gertatu zen. Pelikula bukatu, kreditoek bere desfilea hasi eta jendea (aretoan geunden berrehun lagunok) ez zen mugitu. Inork ez zion albokoari ezer galdetu. Nik dakidala batek ere ez zion coca-colari azkeneko zurrupada bat eman. Pantaila beltz, dozenaka izen bata bestearen atzean eta abesti bat: He was a friend of mine . Zenbaiten malko hunkituak ere entzuten ziren.
Pelikula Brokeback Mountain zen. Seietan jo genuen sarreren bila eta hamarretarako sesiorako baino ez zireen geratzen. Hirugarren ilararekin konformatu behar gainera.
Wyoming non dagoen oso argi izan gabe sartu ginen aretora. Oraindik galdetzen diegu geure buruei rodeo bat ze ote den, zertan datzan. Baina Ennis Del Mar eta Jack Twist bakeroen hutsune handiak gu guztion hutsune akaso txikiagoak, akaso apalagoak, gogorarazten dizkigu. Horregatik gelditzen gara pantailan iltzatuta, eta negar egiten dugu munduko azken muturrean, ardien artean, sufritzen duten fikziozko bi bakeroekin.
Eta hori ez da ohikoa. Hori pelikula benetan handiekin bakarrik gertatzen da.
He was a friend of mine
He was a friend of mine
Every time I think about him now
Lord I just can't keep from cryin'
'Cause he was a friend of mine
Iruzkinak
gasteiz euskaldun 2006-01-23 22:23 #1

oso ondo idazten duzu segi aurrera eta jarraitu zure komeriak kontatzen. maite zaitugu

balaklaba 2006-01-24 19:36 #2

Zineman gertatu zen ez ohiko gauza zein zen esaten ari zinela, momentu batean pentsatu dut denak lo seko gelditu zinetela. Baina malkoak ere hunkitu baziren, kokakola ere gasik gabe geratu zen, eta ikusleak esna, noski, bukaerarekin flipatxxen: "hil da? ez da hil? berdin dio? maitaleak ziren?" >
Nik pelikula ez dut oraindik ikusi baina uste dut (...) bakero bat hiltzen dela gutxienez. Argazkian ateratzen diren bietako nor izango ote da... ? >
(Hau da, beste arrazoi bat behar dut Pelikula Haundi hori ikustera joateko... mesedez, arren, plis...)

Superbai 2006-01-31 16:31 #3
Inguru horretan eta lanbide horretan zeunden euskaldun mordoarekin eta
filmean agertzen den asto-kirtenena izan behar, justu, euskalduna, Joe
Aguirre.

Ennis Itsasondo, ez du gaizki ematen, ezta?

Utzi iruzkina: