Publiprostitutoa
Andrew Fischer delako batek (estatubatuarra, jakina) bere kopeta enkantean atera zuen orain dela ez asko, hilabetez edozein publizitaterako bere begien gaineko espazio pribilegiatu hura eskainiz. Logotipo bat, markaren izena, slogana, marrazkitxo txotxolo bat, manifestu konsumistak… edozer gauza tatuatuko zuen. Gauza bat izan ezik: 666 zenbakiak (aurreiritzi erlijosoak omen). Hilabete pasa, tatuaia ezabatu eta berriro hasi, berriro kobratu. Horrela ari da unibertsitaterako dirua biltzen. E-bayn hasi zuen bere txorakeria publiprostitutu honek. 24.000 dolar eskaintzera ailegatu dira batzuk. Bihar bertan hasiko da enkante berri bat, beraz, interesa eta dirua baduzu, badakizu nora jo .
Niri antzeko gauza bat proposatu didate gaur. Publiprostituzio ekintza bat. Tatuaiaren beharrik gabe, kamiseta bat besterik ez nuen jantzi behar, hori bai, dendaren izena argi eta garbi erakusten zuena. Kontutan hartzeko aukera zela hura iruditu zait. Gero zenbat ordainduko zidaten galdetu dut (ez naiz bi txakur txikiren truke publiprostituituko, ezta?) eta erratuta nengoela konturatu naiz. Ez, ez, neska. Ez dizugu ezer ordainduko. Alderantziz: zuk ordaindu beharko duzu kamiseta-iragarki hau janzteagatik. Baina, lasai, merkea aterako zaizu, beherapen garaian gaude eta.
Ez nuen 24.000 dolar espero, nire audientzia nahiko txikia da eta, baina denda horretako adar-jotze bat iruditu zait.
Iruzkinak
Ugutz 2006-01-09 21:37 #1

Hauxe da gaur egungo mundu globalizatu eta kontsumista honen ondorioetako bat, zer egingo diogu ba... >Agian ni ere publiprostituiko naiz unibertsitatea eta batez ere AUTOBUSA ordaintzeko, jajaja.
Bihararte!

Patxi 2006-01-10 01:26 #2

Neri txiste bat egiteko balio izan zidan kopetan tatuaiarenak, nere blogean. Benetan inork egin zuenik ez nekien. >
Hala ere, tatuaia ezabagarriak: bah, horrek ez dauka meriturik. >
Hala ere, bistan da edozein alukerik, berria bada, dirua ematen duela. >
Eta alukeriak asmatzeko, ez da originala izan behar. Danok gera gai. >
Badakizue, diruzaleok! >

balaklaba 2006-01-10 17:13 #3

Non agertu behar zinen kamixetarekin? Ez esan azkenean espektakuloa kamixetarik gabe egin zenuelaaa! Hau lehenago abisatu behar da...

enpin 2006-01-10 18:05 #4

Beti suertatu zait harrigarria doako propaganda hori, kamiseta, fraka, motxilan... agerian-agerian marka eramatea. Zelako bulgaritatea. Eta badirudi gainera garestiago ordaintzen dela hori, kontrako izango beharko litzatekena.

Anonymous 2006-01-12 20:48 #5

baina, ze izango da hurrengoa? Tatuatu publizitatea ipurdian? >
Iraultza orain eta beti! >
Zensurarik ez!

Neoni 2006-01-12 20:56 #6

Ba beno, neroni publiprostituitu izan naiz, ordainduta eta gainera gustu handiz. Izan ere, txikitan oso gustura janzten nituen NIKE letra larriz jartzen zuten nikiak. >
Baina oraindik ere publiprostituitzen naiz, baina ez hainbeste enpresa batzuengan (lacosteko kokodriloak txikia izanik ere kantea eman ohi duen arren), baizik eta kirol entitateen publizitatea egin izandu dut. >
Kirolzale izatearen zorte txarra, gustuko duzun taldearen kamiseta badaramazu, nabarmen geratzen da zein talderena den, eta azken finean haren publizitatea egiten duzu ezta? Gainera, ausar zaitez kamiseta horren atzean dagoenaren aurka hitz egiten, orduan kanpaina oso bat entzun beharko duzu seguruenik! >
Ba beno, besterik ez, lehen bisitaldi honetan zure bloga interesgarria dela iruditu zait. Nik jada bigarrena ireki dut, goienakoa (kirolaren inguruan) eta hemengoa, nire herriaren inguruan aritzeko. Ba beno, laster arte!

Utzi iruzkina: