Obaba: kritika maltzur bat
Bi aste pasa dira Obaba estreinatu zenetik eta orain filmaz hitz egitea modaz pasatako gai batez aritzea bezala iruditzen zait (gure garai posmoderno petralen gauzak). Hala ere, Patxi Gaztelumendiri agindutakoari jarraituz, hona hemen filmari buruz esateko dudana.
Lehenik eta behin huts egin didala. Desengainatuta atera nintzela zinematik. Orohar film asimetriko samarra iruditu zitzaidan, zati batzuk benetan onak (maistraren pasartea kasu) eta beste batzuk tonuz kanpokoak (Lukas psikopatarena). Pelikula biguna iruditu zitzaidan, errealismo magikoa ukitzen saiatu baina ikuslea mundu magiko horretan sartzeko ezgauza, zinemari eskatu behar zaion irudi potenterik gabekoa edo behintzat liburua irakurri ez duenarentzat esanahirik gabeko irudiz beteta. Gogoan dut adibidez Secretos del Corazón -eko armiarma-sarea edota bere buruaz beste egindako aitaren besaulkia, eta pena da orain horrelakorik ez topatzea.
Literatur lan batean oinarritutako filmaz hitz egiterakoan beti dago konparazioka hasteko tentazioa. Nik tentazio horri uko egin nahiko nioke baina bada gauza bat nabarmentzeko modukoa, pelikularen hutsik argiena iruditzen zaidalako batik bat.
Liburuarekin uztartuz gero badago aldaketa nabaria, eta hori da Lourdes pertsonaia asmatzearena, hari eroale moduan funtzionatuko duena. Ez dakit pertsonaia hura benetan beharrezkoa ote zen Obabako istorio guztiak lotzeko. Ni behintzat gogaitu egin nau dexente. Bere istorioa ez zait axola, ez dut pertsonai hura gustuko, ez dakigu zertara doan Obabara eta zergatik gelditzen den bertan (Juan Diego Bottogatik, soilik?). Bere funtzio narratiboa (haria ehuntzearena) Obabako beste pertsonai batek har zezakeen, edo guztiek, guztiak erlazionatuta daudelako: maistratik Estebanera, Estebanetik Lucasera eta abar. Bestalde, bere funtzio dramatikoa (kanpotar batengan Obabak duen influentzia erakustea, nire ustez) maistraren pertsonaiak har lezake arazorik gabe. Bera ere da kanpotarra, berak ere ahaleginak egin behar ditu Obabara ohitzeko.
Nire borondate onaren erakusle gisa, Lourdesen pertsonaia onar dezaket, baina ez bere kamera aurreko bakarrizketak. Horiek bai iruditu zitzaizkidala barregarriak. “Quiero decir que…” soberan daudela erabat eta filmaren ahulezia agerian uzten dutela, behin eta berriz misterio tonu faltsu bat azpimarratu nahian.
Tira, ohar positibo batekin bukatzeko: Pilar López de Ayala pilo bat gustatu zitzaidan, eta baita Agirresaroberen fotografia ere.
Iruzkinak
Anonymous 2005-09-29 13:50 #1

Joan den astean pelicula ikusi nuen eta orokorrean bat nator zurekin.Liburua gustokoa dut baina filma erdipurdikoa iruditzen zait.

Anonymous 2005-10-15 01:25 #2

This post has been removed by a blog administrator.

Anonymous 2005-10-15 01:50 #3

This post has been removed by a blog administrator.

Anonymous 2005-10-15 02:29 #4

This post has been removed by a blog administrator.

Anonymous 2005-11-02 23:26 #5

Ia ezer ez da geratzen aztertzeke! >Benetako kritika ona.
Berbera egingo luke gure G. J.ak

aitorr 2007-02-02 05:55 #6

Ekidiezina da konparazioa liburua aurretik irakurri baduzu. Azkenengo aldiz "el perfume" ikustera joan nintzenean gertatu zitzaidan. Gordintasun apur bat, mesedez.

Hori bai, badago kasu bat, bat behintzat, non pelikulak liburua hobetzen duen. "El tercer hombre".

Utzi iruzkina: