Opor ondoko traumak (eta II)
Atzo lagun bat gonbidatu nuen etxean bazkaltzera. Astelehenean hasi zen berriro lanean, ia hilabete oporretan igaro ostean. Burumakur etorri zitzaidan, bere lanaz kexaka, bere nagusiak madarikatzen eta uste dut ez zituela behar bezala apreziatu eskaini nizkion tortelliniak.
Aste honetan ikusten dudan jende gehiena berdin dabil, burumakur eta estresatuta. Norbaitek oporrak betiko zirela sinestarazi izan balie bezala.
Opor-ondoko sindromeaz kutsatuta dago nire autoeskolako irakaslea ere bai. M-30n geundenean antzeman dut bere keinu estresatua, bere ultzera-aurpegia. Gero, Gran Vian zentzuz kontrako karrilean sartu naizenean, nire susmoak konfirmatu dira: gizon hau estresatuta dago.
Baina berak aukeratu du bere lana. Nire lagunak ere bai. Master bat eta guzti egin zuen orain duen lanpostua lortzeko. Beraz estresak eta opor-ondoko sindrome horrek ekidinezinak dirudite. Hala da?
Nik ezin dut esan, lan munduan eman ditudan pausuak baldarregiak izan dira estresatuta edo deprimituta sentitzeko. Baina pentsatu nahi dut ez dela horrela. Badagoela jendea bere lanarekin disfrutatzen duena, beraz, iraileko itzulera ilusioz egingo dute, aurreikuspen kilikagarriak begi-bistan eta guzti hori. Inork horrelako esperientziarik al du? Hala bada, nik bere istorioa entzuteko prest nago. Entzuteko eta blog honetan argitaratzeko. Estresatuta eta deprimituta dabiltzan horientzat eredu izan dadila. Agian lanaz aldatzeko inspirazioa topatuko dute horrela.
Iruzkinak
Anonymous 2005-09-02 17:50 #1
<p> basko bobalikoiak !!!...lan obro ta nigar gutiao. Denak finituren duzee madrileƱo mutur beltz aten eskuarrati xaten...</p>
2006-01-27 14:59 #2
<p>Ba nire kasuan, ez naiz lanera bueltatzeko "desiatzen" egoten, baina ez dut opor osteko depresiorik izaten behintzat. Lanean giro ederra daukat, eta, goizetan jaikitzea benetako esfortzua bada ere, lanean igaro behar ditudan orduak arinago doaz inguruan dudan jendeari esker. >Agian, uste baino zorte handiagoa dut...Ba nire kasuan, ez naiz lanera bueltatzeko "desiatzen" egoten, baina ez dut opor osteko depresiorik izaten behintzat. Lanean giro ederra daukat, eta, goizetan jaikitzea benetako esfortzua bada ere, lanean igaro behar ditudan orduak arinago doaz inguruan dudan jendeari esker. >Agian, uste baino zorte handiagoa dut...</p>
Utzi iruzkina: