Ni ere skyperatuta

katixa 1456150281693 G&A (Gauez eta Azpikeriaz) | 2005-05-15 09:52
8

Aspaldian instalatuta nuen nire ordenagailuan baina, alperrontzia izaki, detaile bat falta zitzaidala eta, ez nuen probatuta. Orain detaile guztiak itxi ditut - hau da, kaskoak eta mikrofonoa erosi dut (5 euro!) - eta skyperatuta nago zeharo. Dagoeneko jakingo duzue zein den programa miresgarri hau: telefonoz doan hitz egiteko programa, baina internet bidez! Telefonoz hitz egiten gustatzen bazaizue hauxe da zuen programa . Telefonica/Euskaltel/Wanadoo-ri zuen soldata erdia emateaz nazkatuta bazaudete hau da soluzioa. Lasai teknologi-baldar horiek: nik instalatu badut (bost minututan!) zuek ere gai izango zarete.

Hemendik aurrera mutilek telefonoa eskatzen badidate mespretxuz begiratuko ditut: nire telefono zenbakia? Baina zein mendetan bizi zara? Orain skype da ni bezalako jendeak erabiltzen duen tresna. Eta ez du funtzionatzen zenbakiekin, baizik eta izenekin.

Nire izena - inork galdetuko ez duen posibilitatea ere badagoenez - nik esango dizut: katixe81 bezala topatuko nauzue skype-landian.

Xabito

Xabito 2005-05-15 20:22 #1

Nik ere instalatu nuen Skype etxeko ordenagailuan Julenen blogean irakurri nuenean, baina oraindik ez naiz erabiltzera ausartu. Galdera txiki bat: ez al da "hotza" kaskoen bitartez berba egitea? Ez dakit, nik inoiz messengerrekin probatu dudanean itzelezko sentsazino arraroa izan dut. Ohitura falta seguru aski.

Anonymous

Anonymous 2005-05-16 20:55 #2

Denok instalatu dezagun skype eta telefonoen multinazional pribatuak desegin! Denon artean egin dezakegu!

Anonymous

Anonymous 2005-05-16 23:54 #3

Benetan miresgarriak dira teknologia berriak.Hala ere pena da ohitura zaharrak gutunak adibidez galtzea.

Anonymous

Anonymous 2005-05-17 00:26 #4

zarata entzuten zenuen gaur, nik ez. >Skype eta ekaitzaren burrunba lagun onak ez ote dira izango, oraingoz.
K.

Anonymous

Anonymous 2005-05-17 00:48 #5

Julen! >begira zure soinuaren konfigurazioa (control de volumen). Desaktibatu al duzu zerbait?
K.

Xabito

Xabito 2005-05-17 10:16 #6

Egia esan, Katixa, beharbada kontua da telefonozale handia ez naizela. Dena dela, gorrotorik ere ez diot. Egingo dut aproba, ea nire etxeko konexio kaskarrak zer emateko gai den.

2006-01-27 14:59 #7

Ba telefonoz hitz egitea bezain hotza, nire ustetan. >Bada jendea telefonoa ez zaiola bat ere gustatzen. Ez da nire kasua, beraz ea topatzen garen inoiz skypetik barrena.Ba telefonoz hitz egitea bezain hotza, nire ustetan. >Bada jendea telefonoa ez zaiola bat ere gustatzen. Ez da nire kasua, beraz ea topatzen garen inoiz skypetik barrena.

2006-01-27 14:59 #8

Messengerrekin bezain hotza ez da behintzat. >Nik ederto pasatzen dut Skypekin hitz egiten, eta telefonoz, aldiz, ez hainbeste.
Hori bai: azken aldian nire Skypek falloren bat dauka, eta ezin dut erabili. Hariaren bestaldekoaren ahotsa entzuten dut, baina berak nirea ez. >Pena, ze bestela laster hasiko nintzen zuei ere deika!

Messengerrekin bezain hotza ez da behintzat. >Nik ederto pasatzen dut Skypekin hitz egiten, eta telefonoz, aldiz, ez hainbeste.
Hori bai: azken aldian nire Skypek falloren bat dauka, eta ezin dut erabili. Hariaren bestaldekoaren ahotsa entzuten dut, baina berak nirea ez. >Pena, ze bestela laster hasiko nintzen zuei ere deika!

Utzi iruzkina: