Zappinga eta André Breton

katixa 1456150281693 G&A (Gauez eta Azpikeriaz) | 2005-05-13 00:38
3

André Breton -i gustatzen zitzaizkion ekintza surrealisten artean zinema aretoetan pelikula erdibidean zegoenean sartzearena nabarmena da. Horrela egiten zuen: sesioa bostetan hasten bazen, bost eta erdietan sartzen zen bera aretoan, hamar minutu igarotzen zituen filmari begira eta irten egiten zen. Beste zine-areto batetara jotzen zuen berehala, beste pelikula baten zati zintzilikatua ikustera, hamar edo hamabost minutuz. Segituan beste zine-aretora joaten zen. Horrela, arratsalde osoa igaro arte.

Filma zati inkoherente horiek ehuntzea ekintza surrealista garbia zen berarentzako. Narratibaren hatzaparrei eskapatuz, zinemaren magia hutsari amore emanez.

Gaur egun urruneko aginte tramankulua duen edozein ume edo agurek arratsalde osoa igaro dezake zatikaturiko produktuaren aurrean: orain kotileoa, orain iragarkiak, orain reality apur bat, orain berriz iragarkiak. Azken bolada honetan ez dago mandoa erabiltzeko beharra ere. Badaude gugatik lan hori egiten duten programak. Zapping programa prefabrikatuak , adibidez.

Zappinga, gehien gustatzen zaigun ekintza alienante horietako bat.

Surrealismoa aldrebes ulertua.

Zer esango luke Breton-ek?

Anonymous

Anonymous 2005-05-13 09:25 #1

http://blog.aurki.com/

Patxi

Patxi 2005-05-15 01:17 #2

Mandoa. Hitzak berak esaten du. Agintea. >
Zeinek duen eskutan, zeinek eusten dion, berau erabiltzeko burruka baten ondoren, hark agintzen du etxe horretan. >
Edo ez... >
Zein da boteretsuago? Irabazten duenak, ala irabazten uzten duenak? >
Helburuaren arabera betiere. >
Neri partikularki, telebistaren jabe izatea oso helburu pobrea iruditzen zait, baina aitzakia polita da bai, bikotearekin burrukan ondo pasatzeko. >
Katarro asko harrapatuko zituen, André Bretonek. Hotzetik epelera, epeletik hotzera, berriz ere epelera... >
Oso sakrifikatua, surrealismoa.

2006-01-27 14:59 #3

Zenbat bira >"da la vida"
K. >(Bretonen "txakurra")Zenbat bira >"da la vida"
K. >(Bretonen "txakurra")

Utzi iruzkina: