Mi vida perra
Aurreko egunean , LaBi-ko Estravagario delako programa hori ikusten.
Ez dakit zer gertatzen zaidan programa horrekin: txarra da, aspergarria, grisa, aurkezlea ere pesimoa, eta hala ere masokismoak jota edo hari begira gelditzen naiz sarritan. Baina aurreko egunekoa gehiegi izan zen.
Hiru tipo zueden mahaian, aurkezlearekin batera: Ray Loriga malditoa - erre eta erre, Bukowski zitatzen-, ezagutzen ez nuen beste nobelista gaztea - oso urduri, izerditan - eta neska bat, txakur batekin. Bai, txakur handi, zaldien antzeko arraza horretako txakur batekin. Platoan. Horrekin bakarrik gaizki hasi ginen, begikoa hartu nion neskari. Nik txakurrak gorroto ditudalako. Fobia terriblea diet. Batez ere handiei. Baita telebistan agertzen direnean ere.
Baina okerrena tipa honen hizkera entzun nuenean etorri zen: "super chungo, ¿sabes?", "super harta de rollos de una noche y tal", "unas paranoias mentales de la hostia". Ziur txakurra ere lotsatuta zegoela. Ni behintzat banengoen, baina hala ere ezin kanala aldatu edo ohera joan. Bukaeraraino ailegatu nahi nuen.
Gero bere izena agertu zen grafismoz pantailan: Almudena Montero. Apuntatuta. Nire zerrenda beltzan.
Eta gero programa horretan bere presentziaren arrazoia: bere blogean oinarriturik liburu bat argitaratua zuen. Kristoren berria zirudien: lehenengo bloga paperean!
Bada, hondora ailegatzeko asmoarekin hurrengo egunean liburutegi batean sartu eta blog argitaratu hura topatu nuen. Ez zitzaidan kostatu: Novedades apalean zegoen, begi bistan.
Ireki eta berriro lotsa. Bridget Jones kastizo bat zen hura, oso txabakanoa, topikoz beteta. Hogeitamar urte inguruko emakume ezkongabe baten abentura banalak ad infinitum errepikatuak. Gaizki idatziak gainera. Inongo graziarik gabe. Eta txakur madarikatuari erreferentziaz beterik.
Pena eman zidan. Batetik ez dakit zenbateraino duen zentzua bloga paperean argitaratzeak, zenbateraino ez ote duen galtzen bere esentzia: gaurkotasuna, efimerotasuna, interaktibitatea. Eta bestetik blog bat argitaratzekotan (lehenengoa! zergatik obsesio hura lehen aldiarekin?) nik ez nuke indibidua horrena aukeratuko.
Eta batez ere ez nuke bere presentzia (eta bere txakurrarena) literatur saio serio batean onartuko. Baina badakizue gauza graziosoa? Almudena delakoak Estravagario programan egiten du lan. Kredituak ikusten gelditzen bazarete ikusiko duzue. Asesora literaria: Almudena Montero. Guau
Iruzkinak
iturri 2005-05-07 16:48 #1

Kaixo Katixa: >
Gauzak horrela, "Diario de una treintañera cualquiera" baino, "Diario de una treintañera algo especial" izan beharko luke Almudenaren liburuak. >
Espainiako blogetan behin baino gehiagotan aipatua izan da liburu hori (ni mugitzen naizen zati txikian). Eta nik irakurritakoak behintzat ez ziren aipamen soilak, baita goraipamenak ere. Agian egun txarra zuen Almudenak telebista saio hori egin zuenean. Tira, ez zait gehiegi inporta Almudena hori. >
Gustura irakurtzen ditut zure mezuak, Katixe. >
Aurrera bolie!

Savater Mein Liebe 2005-05-08 02:46 #2

Ez da asko esateko...Madriden urte pranko egin nituen nik...e..Marten...eta askotan izaten nintzen Espasa Calpeko goinubean literaturari traizioa egiten, betirako harekin moztekotan...eta ezin. "Urte batez"...Gandiagarena usten dut..., eta bitartean zerbaiten bila...Azkenik Reiserekin (Vive les filles, bai), Ernst Jünger ekin eta Resurreccion M.Azkuerekin ezkondu nintzen...(eta 45ºCtako Plaza de España latz hortako asfalto hauts usaia, ta Moncloako Tortillak, ta Huertas ko Hadock...). Gero jakin izan nuen zer zen Marte: ai urrikalkizuna maite ez nauenaren!. Inork ez daki zer den Marten Cardaveraz ekin lo egin eta Piskunovekin iratzartzea...!!

Roberto Iza Valdes 2005-11-04 09:36 #3

Blog agréable. >
Je devrai revenir plus tard.

2006-01-27 14:59 #4

AUPA KATIXA!!! >NIK NEUK EZ DOT MODERNITATE SASIKOSMOPOLITA AZALEKO ETA MERKE HORRETAN SINISTEN , GUZTIZ IDIOTA DELA DERITZOT, BAINA IKUSITA BILBON ZENBAT MODERNO "NOTARIO" DITUGUN, MADRILEKOAK EXAGERAUA IZAN BEHAR DAU, DUDARIK EZ; NI BEHINTZAT NAZKA-NAZKA EGINDA NAGO HALAKO JENDILLAJIAKIN.ETA LIBURUDENDETAKO APALAK HALAKOEN LITERATURA-ZABORREZ LEPO DAUDE, EZTAKIT NORK OSTIXA EROSTEN DITUEN , NIK NEUK EZ BEHINTZAT.
BA HORIXE, BESTE BARIK,NAHIAGO BASERRITTAR DESINFORMATUA ETA EZJAKINA IZATEA, BERTOKO TOMATIA BEZALA, MODERNO ZIBERKOSMOPOLITA ULTRAINFORMATU GATZBAKO ETA ASPERGARRI BAT BAINO ( EROSKIKO TOMATIAK DIRUDITE ,PIJOHALAKUOK, HAIN ONDO JANTZITA ETA HAIN GAUZA GUTXI KONTATZEKO..., HORI BAI, ZELAKO LANAK, BETI ARROPA DENDAZ DENDA,BETI AZKEN MODAN...UFF) >EZ DAKIT ESANDAKOA ZURE ARTIKULOAREN HARIRA DATORREN ,BAINA TIRE....EUTSI!!!AUPA KATIXA!!! >NIK NEUK EZ DOT MODERNITATE SASIKOSMOPOLITA AZALEKO ETA MERKE HORRETAN SINISTEN , GUZTIZ IDIOTA DELA DERITZOT, BAINA IKUSITA BILBON ZENBAT MODERNO "NOTARIO" DITUGUN, MADRILEKOAK EXAGERAUA IZAN BEHAR DAU, DUDARIK EZ; NI BEHINTZAT NAZKA-NAZKA EGINDA NAGO HALAKO JENDILLAJIAKIN.ETA LIBURUDENDETAKO APALAK HALAKOEN LITERATURA-ZABORREZ LEPO DAUDE, EZTAKIT NORK OSTIXA EROSTEN DITUEN , NIK NEUK EZ BEHINTZAT.
BA HORIXE, BESTE BARIK,NAHIAGO BASERRITTAR DESINFORMATUA ETA EZJAKINA IZATEA, BERTOKO TOMATIA BEZALA, MODERNO ZIBERKOSMOPOLITA ULTRAINFORMATU GATZBAKO ETA ASPERGARRI BAT BAINO ( EROSKIKO TOMATIAK DIRUDITE ,PIJOHALAKUOK, HAIN ONDO JANTZITA ETA HAIN GAUZA GUTXI KONTATZEKO..., HORI BAI, ZELAKO LANAK, BETI ARROPA DENDAZ DENDA,BETI AZKEN MODAN...UFF) >EZ DAKIT ESANDAKOA ZURE ARTIKULOAREN HARIRA DATORREN ,BAINA TIRE....EUTSI!!!

Utzi iruzkina: