On the road

katixa 1456150281693 G&A (Gauez eta Azpikeriaz) | 2005-06-14 23:10
9

Martitz eta Siberia artean bizi naiz, beti gora eta behera. Horregatik diot N-I errepidea dela nire aberria. Hartzen dudan autobusa, nire probintzia mugikorra. Zerbitzu areatan kafea zerbitzatzen didaten gizon eta emakumeak, berriz, nire aberri-kideak.
Autobus honen gidaria nire probintziako autoritate nagusia da. Autoritate demokratikoa: bera hautatu genuen gehiengoz billetea erosterakoan. Egia da ez genuela aukera anitzik izan, baina tira, COPE irratia sintonizatzen ez duen bitartean elkarrekin ondo konpontzen gara. Zerga biltzaile ugari daude aberri honetan, bidesarietan ondo kokatuta.
Gizarte plurala da, dudarik gabe: txuri, beltz, gorri, homosexual eta mojaz beterik dago. Batez ere mojaz beterik. Ez dakit zer duen aberri honek hainbeste erakartzen dituena. Entretenimendua ez dabil oso fin hemen, ordea. Sandra Bullock eta Nicolas Cage-en pelikulak baino ezin dira ikusi. Eta lokartzekotan lepo minaz esnatzen zara. Masajistak, hori behar du nire aberri honek. Eta bideo berriak. Zertarako nahi dute ba bidesarietan jasotzen duten zerga hura?

Olegario Makarrovski

Olegario Makarrovski 2005-06-15 09:38 #1

Eta klima zelangoa du, ba? Kronikoa da aire egokitua?

Anonymous

Anonymous 2005-06-15 18:09 #2

Ah zer sortea zurea! Beti gora eta behera.Ni,berriz,30 urtez Bilbolandian ia,ia mugitu gabe saretik izan ezik.

Katixa Agirre

Katixa Agirre 2005-06-15 21:12 #3

Oso ona, Olegario: nolatan ez zait niri okurritu?

palots peric

palots peric 2005-06-17 16:43 #4

Zure aberri higikor hortan denak aulki banatan jarrita zaudete norbere tokitik atera gabe, elkarri begiratzea etzarete ausartzen, ateratzeko gogoz beteta, presidentea erdaraz bizi da eta beste norbaitek nora eramango zaituen menpe...nere ustetan Siberia mugikorra da gehaigo UFO bat baino.

Goñiko Jauntxoa

Goñiko Jauntxoa 2005-06-17 22:44 #5

kontinentala da zure aberri zabal hori, eurasian kokaturik. Dena den best bat ezagutzen dut nik Alpuj-Ujijar eta Siberia artean duen aberria, eta beti dabil, globala izatearren, dezlokalizaturik, jesarriz jesarri beti tematiz hieska, zortzigarren mendeko printzesa baten izena duen gure neskak.

itsas_begiak

itsas_begiak 2005-06-19 03:47 #6

Niri ere antzeko zeoze gertatzen zait katixa.Kotxeak gogoko ez eta aspalditik Donostian bizi izanak bultzatu nau errepidean ordu andana ematera,xarmarik gabeko autobus hoietako batean.Hasieran egoera iluna begitatzen bazitzaidan ere,denborarekin bidaia hauetan oso eroso sentitzerainoko urratsa eman nuen. Poliziaren furgoi zelularra eta espazio-denboran bidaiatzeko espaziountzi herdoilduaren arteko uztarketa diren autobus zahar hauek nire bihotza hunkitzea lortu dutelarik.Orain kapaza naiz psikoanalisia jorratzen duen saiakera mardula konzentratuta irakurtzeko,zein begiak itxi eta mundu ziztrin hau une batez ahazteko nere ameskerietan murgilduta.Hori bai,berriro be Bar Coyote pelikula irentsi behar dut oso-osorik zin dagizut nere buruaz beste egingo dudala zorabioen ondorioentzako banatzen diren poltsatxo hoietako batekin lepoa bihurrituz.

Katixa Agirre

Katixa Agirre 2005-06-20 21:53 #7

Amaia, gaupisima, posmodernitatea fraude bat da (instinto maternala ez bezala)

2006-01-27 14:59 #8

Aita lasai, ez nabil deslokalizatua, zaila da batzutan no where >beteriko gizarte posmoderno honetan gorputza kokatzea nonbait, baina burua nahiko ongi daukat lokalizatua. muxu!Aita lasai, ez nabil deslokalizatua, zaila da batzutan no where >beteriko gizarte posmoderno honetan gorputza kokatzea nonbait, baina burua nahiko ongi daukat lokalizatua. muxu!

2006-01-27 14:59 #9

Katixa, bixotza! > zure burua hamar ume (zureak, alegia)mukitsu eta zaratatsuen artean ikusiko duzunean,insitinto maternalak ihes egingo du instito hiltzaileari lekua utziz.Katixa, bixotza! > zure burua hamar ume (zureak, alegia)mukitsu eta zaratatsuen artean ikusiko duzunean,insitinto maternalak ihes egingo du instito hiltzaileari lekua utziz.

Utzi iruzkina: