Titiei errua bota

katixa 1456150281693 G&A (Gauez eta Azpikeriaz) | 2005-06-06 11:13
13

Neolitora egin behar dugu atzera. Garai horretan, sexu-grinak tribuaren beharrezko jokaera oztopatzen zuela ikusirik, sexua transgresio edo salbuespen gisa kontsideratzen hasi zen. Gizonak ezin zuen bere desioetara men egin uneoro. Kontrolatu beharra zegoen. Gaitza zen sexua, hori zen ideia berria, eta gaitzak erabiltzen zuen instrumentua emakumea zen. Moral kristauak erraz egin zuen bere pentsaera hau eta Evaren pertsonaia sortu zuen. Tentazioa, akabera, emakumean datza. Gaizkia berari dagokio. Deabruaren morroia besterik ez da emakumea. Gizonari, gehienez, ahultasunaz akusa dakioke. Baina errua, beti, emakumeari dagokio.

Gaurko emakumeak ere Eva-Ama Birjina dikotomia horren barruan kokatu behar du bere burua. Emakume sexualegiak kritikatzen dira, erabat asexualak ere.

Pentsaera neolitiko horren zantzua Ur Apalategiren nobela-thriller kritikoan topatu dut, Gure Gauzak S.A . entzutetsuan, hain zuzen. Bada nobela horretan Arantza Arana deitzen den pertsonai sekundarioa agertzen da, “inolako dohainik gabeko idazlea” eta hala ere arrakasta izugarria lortu duena. Nola azaltzen du Apalategik bere arrakastaren arrazoia?

Guzti horren arrazoia? Emakume gazte bat zela. Arrazoi zehatzagoa? Bularralde oparo bat eta titiburu tentetuak.

Arbuiagarria inondik inora titien erabilpen hura arrakasta literario lortzeko. Baina Arana honen titien gaineko komentarioek jarraitzen dute:

Josune Otaburu eta Arantza Aranaren artean zeinek bulgaritatearen mugak urrutien eramaten zituen gogoetatu zuen Julenek euskal literaturako salmenta kurben legamia nola opila labera...

Eta berriro:

Arantza Aranaren gorputz soslaia itzalargitan ikusi zuten, zutik jarritako Tour-eko etapa menditsu baten mapa orografikoa bailitzan.

Zelako obsesioa, ezta? Baina zer ari da kondenatzen Apalategi hemen? Fikziozko idazle horrek egiten duen bere titien etengabeko erabilpen merkantilista edota onartu ezin duen idazle-emakumeen titienganako erakarpen kontrolaezina? Emakume hura, bere botereaz kontzientea izaki, bere bularralde oparoa zabunkatuz liburu-erosle guztiak tontatzea lortu du eta horri esker best-seller bihurtu du bere liburu kaxkarra eta medioetan oihartzun harrigarria lortzen ari da. Hori da Apalategiren teoria.
Titen botere izugarria.
Kontuz bularrekin: munduko armarik perilosena!

Edota guztiz konfesatu nahi ez duen halako fijazio mamario baten isla dira pasarte hauek? Berarentzat erabat ulergarria da bularrek lortzen duten erosle-irakurleenganako hipnosi egoera. Beraz ez zaio irakurle hipnotizatu horri errua bota behar liburu kaxkar hura erosteagatik, baizik eta magia beltza erabiltzen duen sorgin titidunari. Egurra sorginari. Disfruta dezagun bere "mapa orografikoaz" baina suntsitu dezagun intelektualki.

Ziurrenik Ur Apalategik ez du misoginotzat izango bere burua. Nire komentarioa aspergarria, modaz pasatutakoa edo politikoki zuzena dela iritziko dute askok. Satira bat zela guzti hori eta ez dudala umorerik.

Umorea badudala uste dut, baina pazientzia gutxi kasu batzuetan. Benetan penagarria zait XXI. mende honetan errepikatzen diren eskema jurasikoak, tic matxistak, txiste errezak eta emakumeen sexualitatearen gaineko kulpabilizazio oro.

zarautz

zarautz 2005-06-06 16:26 #1

Gora zure obariok!

Anonymous

Anonymous 2005-06-06 17:09 #2

Noiz ulertuko duzue neskek, mutilak guztiz txoratuta gaudela zuekin? Zuen gorputzetatik hasten gara bai, baina zuen hitz, ahots eta ideia zoroekin ere ezin dugu sano mantendu. Horrela nola nahi duzu Urrek liburu ekilibratu bat idaztea? >
Maite zaituztegu

Figaro

Figaro 2005-06-06 18:17 #3

Ez dago zertan barkamena eskatu beharrik. Ez da topikoa, azpergarria, ezta politikoki zuzena ere. Emakume erreboluzioak aurrera egin behar du. Bideak agerian daude, baina oraindik aurrera jo behar dugu. Eeeeepa

Anonymous

Anonymous 2005-06-06 21:07 #4

Zu bezalako neskeekin aurrera joango gara.Segi horrela.Maite zaitugu Katixa. Amalur

Anonymous

Anonymous 2005-06-06 21:48 #5

Zorionak Madrilgo "Jovenes creadores"lehiaketan saria lortzeagatik

Goñiko Jauntxoa

Goñiko Jauntxoa 2005-06-06 23:52 #6

Azken finean ar-zetak baino egun gehiago bizitzea ez gaitu desberdintzen horrenbeste, baina... "naturaren joera" (crecedymultipicaos delakoa) sozialki, zuzenketa edo tolesketa, batzutan ezinbestekoa ziurtatu da Afrikatik gaurtaraino.... bestetzutan....."noren indarragatik", (gizonen? emakumeen?) >
dena den titiaren obsesioa irakurtzen ikasi baino lehen esnatu zitzaidan. Gizon klonikoa izango al da libreago? edo emakume in vitro, soilik, lurran sakabanatuko ote dira?

Palots Peric

Palots Peric 2005-06-12 08:02 #7

Egia, xalotasuna, inozentzia galtzekotan da mundu honetan. Orain arte gizonezkook lotsaz bezala egin diegu tokia elbarriei autobusetan, itsuei bide kantoietan, faxistei telebistetan, zaharrei diariovascotan, ezjakinei politikan, eta...ene!...emaztekiei bere alienazioan. Bida aldetako jokuak agitu, gertatu, dira hemen. Eta horri batzuk auhenka ihardetsi izana ohitura bilakatu zaie. Egia. Neuk aitortzen dut: titi puntak goiaka tente, erdiz gorako neurriko titi gogor batzuk "flag" bat bezala zaizkit, "zeureak ez badira, beste batenak dirateke". Neolito baino lehenagoko ehiztari baten programa genetikoa, doaike. Beraz, ez du denarengatik negar egiterik, aitatzen duzun luburukoak bezala. >
Bainaaaa, berdin, neska baten programa genetikoan da puta izateko ahalgoaren jabe izatea. Gure gorputzarekin zeuen semeendako gen onenak hautatzen dituzue, eta beraz, ez da arraziorik Sabrina bat izan eta sujetadorea lasai xamarra ex uzteko, edo Monica Lewinsky bat izan eta Clinton ez deizteko. >
Eta Gizonezkook ez dugu gauergero esan beharrik: "literatura txarra egin izanagatik ere, ezaguna zen, salduko zuelakoan zegoelako bere argitaldaria publizitate analisia egin eta gero", zuzenean hau esan begar da "puta bat izateko bere joera naturala baliatu zuen beste batzuk baino gehiago eta ez dut ahalkerik, honek ezaguna izaten lagundo zakola errateko".

Anonymous

Anonymous 2005-10-19 12:01 #8

Nire ustetan Apalategiren obserbazioen pekaturik larriena beren topikotasun bipilan legoke, eta ez hainbeste gure Katixak aipatzen duen joera neolitiko errepresiboan. Nire ustetan, Katixa, Ur-en nobela irakurri eta gero, argi dago bera zu bezain progre, higieniko eta politikoki zuzena dela. Eta zu gameluaren gainean ikusita gero, seguru nago Ur bezalako ipotx gafadunak ihes egingo lizukeela, liroi karetoa bailitzan ontz erregearen atzamarren aurrean.

Anonymous

Anonymous 2005-10-19 19:09 #9

Pentxatutxen nais sarela, Katixa, ba tipa bat pisko bat modernilla, eta horrengatik sabiltxa beti, inkisitore baten moduan, ba gisoneskoei akats sintomatikoak bilatututxen. Eta, klaro, gertatuko saisu ba horrelako perfilarekin askenean liatuko sarela ba kamionero apalisadore batekin edota magrebi irri-suri eta makil gogor batekin eta orduan yakinen dusulas benetan ser den biktima isatea, horretas yakin gabe pontifikatu beharrik gabe. Baina oso polita sure fotoa gamelu gainean. Esaten dute dala ikaragarri inkomodoa.

Katixa Agirre

Katixa Agirre 2005-10-19 19:14 #10

Katixa = modernilla = inkisitore = kamionero/magrebiar jipoizalearekin bukatuko duena. >
Joño, pertigarik gabe eta holako jausiak emonez?

Aseribustan

Aseribustan 2005-10-20 10:17 #11

Eske, Katixa, ikusten da argi bisimodu aspergarrian saudela sartuta, Meryl Streep Madison-go subiak filman besala, eta orduan parana modernillo horrek eramaten saitu ba Ur Apalategiren moduko nobela sonsoak desitxuratxera, sure barneko joera kañeroak iskutatus diskurtsito sintomatiko horrekin. Beras, es harritu sure joera inkisitorialek eramaten ba saituste perfil autoritarioko tipoekin ligatutxera, bisimodu kaxkar baten osagarri paregabeak isango ba saiskisu. Badakit esango didasula oso errealisatua saudela eta sure oraingo bikotearekin ba primeran sabiltxala, baina adi egon Urkiolako karreteratik datorren kamionero zunbatuari edota erloju saldutxaile magrebiari, seren eta beren lisuntasun imintxioak iragartxen ditusunean orduan sure kuleroak blai yarriko baidira eta leiotik botako ditusu sure bisimodua eta sure parejilla aplatanantea.

Katixa Agirre

Katixa Agirre 2005-10-20 16:03 #12

Barkatu, baina nire imajinazioak ez du hainbeste tontakeria erantzuteko ematen.

aseribustan

aseribustan 2005-10-20 18:41 #13

Sentitxen dut sure tragaderak hain murritxak isandutxea seren eta asko libertitxen ari nintxen. Eske nik uste dut mundua umore ones hartu behar dela eta fakultate hori garatu behar dela eta ikusten saitut ba piska bat atragantatua. Es dakisu se pena ematen didan se blog honetan mesu horteras gainerako besterik es segoen eta pentxatu nintxen beharreskoa sela kloakaren haise fresko piska bat. Baina ni oso errespetuosoa nais pertsona solemneekin eta mutis egingo dut suen kirakoakin aspertu saitesen. >
Agur eta yan yogur

Utzi iruzkina: