Rimmelik ez alargunentzat (eta II)
Erabili zuen misterio tonu hark bera ere harritu zuen. Errekuperatzera edo . Amonaren kuriositatea esnatzen lortu zuen duda barik. Alta, ez da artifizio handirik behar amonen kuriositatea pizteko, hori gauza jakina da, baina Elena bere lanaz harro zegoen dena den.
-Gaixorik egon zara, ala?– Amonak bezala kezkatzen hasia zen ile urdineko emakume hura. Elenak ez zuen berehala erantzun, emakumea adi-adi begira zuela jakinda.- Barkatu, ez nuen indiskretua izan nahi.
-Ez da indiskrezioa, ez… baina, bai, zentzu batean gaixorik egon naiz…, eta nago, oraindik ere.– hasperen egin zuen Elenak.– Baina zoritxarrez nire eritasuna ez da ospitaletan sendatzen, ez eta aspirinekin arintzen.– Beste pausa enfatiko bezain dramatikoa egin zuen– Galera handia sufritu dut, handiena. Nire senarra, pasa den hilean.
Eta negar egiteari ekin zion Elenak bat-batean, bere buruan ikusia baitzuen, argi eta garbi, xehetasun ñimiñoekin ere, bere senar zenaren aurpegi atsegin eta gozoa, bere ile horia, bere betaurrekoak, ukondoetan alkandora biltzeko ohitura hori. Hildako senarraren erretratua ikusi zuen argitasun aztoragarriz. Eta kuriosoena da erretratuarekin batera izena ere etorri zitzaiola. Nestor. Nestor izena zuen bere senar defuntuak. Nestor koitadua, hain gaztea, eta ezkondu berria.
- Oh. – esan zuen emakumeak, eta momentu batez besterik erantsi behar ez zuenaren inpresioa izan zuen Elenak. Inpresio faltsua izan zen, ordea, emakume hiztuna zen hura.- Badakizu? Nik ere galdu nuen senarra orain dela lau urte. Eta kolpe gogorra izan zen, noski, berrogei urte batera eman genituen, berrogei urte eta gero, abisurik gabe, hil egin zen. Injustizia handia, inondik inora. Gainera nire adinarekin… imajinatu, gizon berri bat topatzeko ez gogorik ezta gaitasunik ere.- bere buruaz barre egiteko eten bat egin zuen.- Baina zu, zu gaztea zara, oso gaztea, eta orain mundua bukatutzat ematen baduzu ere, laster, oso laster, egunsentia ikusiko duzu berriz.
Elenak negar egiteari utzi zion sotilki, eta zotinka oraindik, emakume hark eskainitako zapiarekin lepoan behera joandako malkoak sikatu zituen. Adeitsua iruditu zitzaion hasieran alboan eseritako emakume hura, baina bere enkantu guztia ahotik galdua zuen egunsentia ikusiko duzu berriz esaldi hura esan ordeko. Amona batek, benetako amona batek bederen, ez luke halako zatarkeriarik botako. Ezinezkoa.
Bileraren inguruko pentsamenduak bueltatu ziren bere burura inoiz alde egin izan ez balute bezala. Eta makillajearengan pentsatu zuen. Majillajea zen orain bere lehentasuna. Atondu beharko zuen apur bat, halabeharrez, aireportura ailegatu bezain laster. Rimmel beltza masailetatik behera sentitzen baitzuen eta bere pailazo itxura imajinatu.
Hurrengo minutuetan, hegazkinak ekialderantz egiten zuen heinean, atsoak ez zuen galdera gehiagorik egin, Elena lasai utziz, bere aldizkarietan sudurra sartuz. Alargundu berria zen, azken finean, gaixoa, eta deskantsua behar zuen.
Minutu gutxitan hegazkina lurreratu zen. Argiak itzali, din, eta bidaiari gehienek seguritate gerrikoa askatu zuten, klak.
- Agian elkar ikusiko dugu berriz…, paseoan edo, hondartzan akaso.- esan zuen, agur moduan, emakume zaharrak, amona kutsua guztiz galdua zuena zegoeneko.
- Ez dut uste kalera irtengo naizenik, ez naiz indarrekin sentitzen – eta berriz, nahigabe, Nestor etorri zitzaion burura. Bere eztei bidaia gogoratu zuen, Cancunen. Palmondoak, margarita koktelak, gau lizun amaigabeak. Bere bizitzako bidaia.
- Ulertzen dut, baina gora bihotza! Oraindik gaztea zara!
Elenak burua mugitu zuen gora eta behera, ezpainak apur bat tolestu zituen gero, irribarre bat imitatu nahian eta bere poltsa hartu zuen. Ez zeukan hitz egiteko gogo gehiagorik eta hegazkinetik irten zen sasi-amona hura lehenbailehen ahazteko asmoz .
Ordubete itxaron behar izan zuen aireportuan bere maletekin arazoa zela eta. Berriz hartu zuen kafe bat, berriz galdu zuen begirada kafetegiko paretetan eta oraingoan publiko handixeagoa zeukala iruditu zitzaionez (nerabe talde bat ikasketa bidaian edo, lauzpabost exekutibo, pilotu bi eta azafata talde bat) ardura handiagoz ekin zion bere emanaldiari. Horra hor emakume alarguna, galdua, abaildua, zelako duintasuna, sendotasuna hala ere. Maleten afera konpondu eta komunera jo zuen, berriz makilatzera. Aireportu hartako komunean ere beste emakume batek alkandora plantxatzen zuen umeei haur-oihalak aldatzeko mahai horretan. Bospasei minutu igaro zituen ispiluaren aurrean, rimmel eta ezpainetako barrarekin gora eta behera eta ondo ikusi zuen bere burua. Ondo bere traje beltza. Ondo bere irudi sendoa. Baina penak barrutik atrapaturik zuen. Ezin zuen Nestor eta bere heriotza goiztiarra burutik kendu. Hain zoriontsuak ziren…
Ezin zuen bere egoera ulertu. Bere karrerako egunik inportantea eta zer bururatzen zitzaion? Burua galtzea. Fantasi melodramatikoetan galtzea. Negarrez hastea makillajea pikutara bidaliz. Ezin zuen ulertu. Kontzentrazio ariketak egin zituen, komuneko ispiluan bere buruari begira.
Bilera.
Inbertitzaileak.
Hirugarren froga, azkena.
Hirugarren bilera eta kontratua sinatu.
Kontratua sinatu eta arrakasta, zorionak, xanpaina, igoera.
Bera hoberena zelako.
Hoberena.
Ariketa horietan kontzentratua sartu zen taxian. Negozio emakume beltza zen berriro. Gogorra, sentsibilitaterik gabekoa. Taxilariari eman zion helbidea, kalea eta zenbakia, oso serio, negozio emakumeek egiten duten moduan. Bere paperei begira egin zuen ibilbide osoa, azken detaileak errepasatzen, taxilariari begiratu gabe, bere elkarrizketa jarraitu nahi gabe. Irratiaren bolumena jaisteko eskatu zion mesedez. Taxilariak kasu egin zion.
Taxitik jaitsi zen arnasa hartuz. Han aurrean zuen eraikin itzela. Bere jauregia. Bere podium izugarria. Arropak lisatu zituen. Ilea apaindu. Eskuan poltsa arina eta ordenagailua. Kontzentrazioa. Pentsamendu positiboak. Lortuko dut. Hoberena naiz. Nireak dira. Hoberena.
Kristalezko aterantz jo zuen, bere takoi zapaten gainean izugarrizko konbentzimenduz aurrera eginez, eta orduan, tupustean, derrepentean, negarrez hasi zen. Negar bortitza. Negar itzela. Inoiz ez bezalako negarra. Airea faltan bota zuen. Belaunak ahul sentitu zituen. Ordenagailua lurrera erori zitzaion zalaparta kezkagarria eraginez. Paper ugari hasi ziren hegan bere inguruan. Elurte baten erdian atrapaturiko alarguna zirudien. Oinezko batzuk hari begira gelditu ziren. Beste batzuk haien laguntza eskaintzera hurbildu zitzaizkion. Berak negarrez jarraitu zuen. Aurpegia blai eginda. Makillajea guztiz hondatua, galdua. Nestor, Nestor, esaten zuen negarraren erdian, mukitsu, zergatik abandonatu nauzu, zergatik…
amaitu da
Iruzkinak
Anonymous 2005-06-11 00:08 #1

Oso gustora irakurri dut.Ulertzen dut protagonista askotan bera bezala sentitzen dut .

Anonymous 2005-06-12 19:08 #2

Nire pantasi nekrofiloen isla ederra.

Anonymous 2005-06-13 10:43 #3

Zorionak. >
Oso ona. >
X.

Anonymous 2005-06-14 20:30 #4

Gustatu zait.Beste bat espero dut.Amalur

Patxi 2005-06-19 13:39 #5

Izugarri ondo deskribatu dezu istorioa, sentiarazi didazu sasi-alargunaren barrenean, atera ditut nere ondorioak, eta ikutu didazu bihotz-muina, istorio hau betirako gogoratzeko moduan. >
Kritika egitea eskatu ez bazenu, hortxe bukatuko nuen esan beharrekoa. >
Baina...

Anonymous 2005-06-20 16:40 #6

Oso polita,polita.

Katixa Agirre 2005-06-21 19:16 #7

Patxi! Abandonatu nauzu "baina..." ziztrin batekin? Ezin dut sinetsi.

Patxi 2005-06-23 02:30 #8

Kritika egiten saiatu nintzen, baina ez nuen asmatu. Beste bati eskatu nion eritzia, eta nik adierazten asmatu ez nuena, hark esan zidan oso garbi, nik pentsatzen nuen gauza berbea. >
Orain egin niezazuke kritika, baina sentitzen det. "Baina..." ziztrin hura ipini nuen eguneko erabaki berbera hartu det orain. Ez noa segitzera. >
Zertarako zirriborratu, gutxi bada ere, hain istorio polita?

Anonymous 2005-06-30 00:50 #9

Urte honetako Azarotik gertuago gara Ekainean, aurreko Azarotik baino, beraz 24 urte dituzu 23 baino gehiago, nahiz eta zure adina "23 urte" den ofizialki. Berdin erran nezake ezin jakin zenezakeela 23an xunto diren zeure aita-amen geneak. Hortaz landara, ni ere harritzen nau geneen potereak handikiro...hainbeste non inolako atzaparrik ez nazakeen uxa, erdikoa balitz ere, harria bezala harritua izatetik, geldi eta tente. Eta bai, Trueba neuk ere maite dut, Billi Wilderen evangelioa Hispanian hedatu zuen apostolua. >
Funtsean Shirleyk Billiren hitzak esaten ditu, eta hauxe etengabe egiten delarik bihurtzen da filma jolas. Berdin esan lezake Shirleyk "potrotako mina jartzen dit gezurrak"...Uste dut guzti honi buruz bederen azkeneko hau onartu beharko zenidakeela. "La ignorancia es atrevida".

Katixa Agirre 2005-06-30 11:05 #10

Barka, ezin nire adinarekin duzun arazoa ulertu. Ignorante bat naizela esan nahi badidazu esan zuzenean, anonymous maskara horren atzetik, eta orduan, bai, zurekin bat etorriko naiz, la ignorancia es muy atrevida, baita anonimatua ere.

Katixa Agirre 2005-07-05 00:55 #11

Komunikazio arazo bat badugu, bai, PPismoaz hitz egiten didazula, eta katedretaz, eta hitzen kristaltzetaz... barkatu baina galduta nago. Hori eta polemika zale bi batu garela. Hori eta tentsio birtuala mesedegarria dela blogetan. Segi ba zure mezu kriptikoekin. Nik jarraituko dut ofendituarena egiten.

Anonymous 2005-10-15 01:20 #12

hi all im harro >
nice to see you :) >
I made a new site harro >
its all about cash and harro

Anonymous 2005-10-15 01:44 #13

hi all im harro >
nice to see you :) >
I made a new site harro >
its all about cash and harro

Anonymous 2005-10-15 02:22 #14

harro east >Nice site
>I found here by searching harro east
>Check out this
harro east

2006-01-27 14:59 #15

Ez nuen inoiz zure ìpuinik irakurri. Asko gustatu zait, benetan. >Ba al duzu beste ipunen bat ixegitzeko asmorik? Irrikitzen naukazu. Ondo ibili, Mari PiliEz nuen inoiz zure ìpuinik irakurri. Asko gustatu zait, benetan. >Ba al duzu beste ipunen bat ixegitzeko asmorik? Irrikitzen naukazu. Ondo ibili, Mari Pili

2006-01-27 14:59 #16

Zerbait tartean galdetzeko beharrean gertatu naiz: >Nola arraio ausartzen dan 24 urteko neska bat andre baten jokaera -esan dezagun- berezko eta naturala gixa hontan bestelakotzen. Emazteki batek senar bat eta lau ume lehoi batek txikituta utzi arren, eta munduko alargun haundiena izanik ere, eluke sekula bere burua negarrari emango rimmela etxean jarria zuen segundo hartantxetik hasita.
>Hau ere genetikoa dute.Zerbait tartean galdetzeko beharrean gertatu naiz: >Nola arraio ausartzen dan 24 urteko neska bat andre baten jokaera -esan dezagun- berezko eta naturala gixa hontan bestelakotzen. Emazteki batek senar bat eta lau ume lehoi batek txikituta utzi arren, eta munduko alargun haundiena izanik ere, eluke sekula bere burua negarrari emango rimmela etxean jarria zuen segundo hartantxetik hasita.
>Hau ere genetikoa dute.

2006-01-27 14:59 #17

Azken honi erantzunez. >Ez dakit bromatan diozun, nik dena dela garai batean soziologia irakasle izan nuenaren aholkua jarraitzen dut. Genetikaren kontuarekin dator edonori erdiko atzaparra erakutsi behar diogula, alegia.
Baina ez nuke groseroa izan nahi, beraz txistetzat hartuko dute zure komentarioa. Eta errekomendazio bat, Billy Wilderren The Apartment zoragarria. >When you're in love with a married man, you shouldn't wear mascara, dio Shirley McLaine ederrak, bera ere negarrez eta mascara (edo rimmela) jarrita.
>Zergatik atrebitzen naizen? Atrebitua naizelako.
>Azkeneko gauza bat: 23 urte ditut.

Azken honi erantzunez. >Ez dakit bromatan diozun, nik dena dela garai batean soziologia irakasle izan nuenaren aholkua jarraitzen dut. Genetikaren kontuarekin dator edonori erdiko atzaparra erakutsi behar diogula, alegia.
Baina ez nuke groseroa izan nahi, beraz txistetzat hartuko dute zure komentarioa. Eta errekomendazio bat, Billy Wilderren The Apartment zoragarria. >When you're in love with a married man, you shouldn't wear mascara, dio Shirley McLaine ederrak, bera ere negarrez eta mascara (edo rimmela) jarrita.
>Zergatik atrebitzen naizen? Atrebitua naizelako.
>Azkeneko gauza bat: 23 urte ditut.

2006-01-27 14:59 #18

Denok daramagu maskara bat. Zureak "Katixa" du izena, eta nereak "usuario anonimo". >Zure idazkietan konstante bat dagoelakoan nago: hitzen kristaltze bat. Beste era batetan esanik: hitzen Tomismo bat, edo:
-neuk "gazte zara" aditzen ematen dudan eran, "24 urteko neska bat zara" besterik eztuzu entzuten. >-neuk "nola egin dezakezu huts?" aditzen ematen dudanean, zuk "nola atrebitzen zara esaten?" besterik eztuzu entzuten.
-neuk "inork ez du beren egiazko interesen aurka egiten, eta andreek are eta gutxiago" aditzen ematen dudanean, zuk "dena ezplikatzen dute munduan geneek" entelegatzen duzu. >-neuk "blogger baten katedran txorrada asko esan litezke" aditzen ematen dudanean, zuk "ignorante bat zara" entzuten duzu.
>(Nire ustetan hau PPismok utzitako bitarteko intelektual bat izan liteke, zuzenean Triviumetik heldua. Estetikazko jostailu bat.)
>Eta bai, Katixa, zure bloga gustatu egiten zait.Denok daramagu maskara bat. Zureak "Katixa" du izena, eta nereak "usuario anonimo". >Zure idazkietan konstante bat dagoelakoan nago: hitzen kristaltze bat. Beste era batetan esanik: hitzen Tomismo bat, edo:
-neuk "gazte zara" aditzen ematen dudan eran, "24 urteko neska bat zara" besterik eztuzu entzuten. >-neuk "nola egin dezakezu huts?" aditzen ematen dudanean, zuk "nola atrebitzen zara esaten?" besterik eztuzu entzuten.
-neuk "inork ez du beren egiazko interesen aurka egiten, eta andreek are eta gutxiago" aditzen ematen dudanean, zuk "dena ezplikatzen dute munduan geneek" entelegatzen duzu. >-neuk "blogger baten katedran txorrada asko esan litezke" aditzen ematen dudanean, zuk "ignorante bat zara" entzuten duzu.
>(Nire ustetan hau PPismok utzitako bitarteko intelektual bat izan liteke, zuzenean Triviumetik heldua. Estetikazko jostailu bat.)
>Eta bai, Katixa, zure bloga gustatu egiten zait.

Utzi iruzkina: